Leopoldina Rosa (itsasontzia)
Leopoldina Rosa hiru masta zituen fragata zen. 345 tona mugitzen zituen. 1842ko ekainaren 9an,[1] arroka batzuen aurka jo zuen eta Uruguaiko kostalde pareko Valizasko barraren inguruan urperatu zen. Zeramatzan 303 bidaiarietatik 200 baino gehiago ito ziren. Itsasontzia Baionatik atera zen eta bidaiari gehienak Iparraldeko zein Hegoaldeko euskal emigratzaileak ziren. Eider Arruti, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoaren partaidearen ustez, «Euskal emigrazioaren tragedia handiena izan zen».[2]
Leopoldina Rosa (itsasontzia) | |
---|---|
Historia | |
Kokapena | |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Ibilbidea
aldatuLe Havre portu frantsesaren inguruan mugitu ohi zen Leopoldina Rosa. Kapitainak Frappaz abizena zuen eta maiatza hasieran Baionatik atera zen, Montevideo helmugarekin. Ofizialki 303 pasaiariak zeuden barruan, gizonak, emakumeak eta haurrak. Baionatik Pasaian sartu zen eta handik Atlantiko aldera abiatu zen. Ekainaren hasieran, Uruguai parean eta bidaia bukatzear zegoenean, lehorrera hurbiltzerakoan, hegoaldetik zetorren ekaitz bortitzak gogor jo zion. Haizeak arroken kronta eramaten zuen itsasontzia baina, hala ere, hiru egun eutsi zion itsas gaiztoari. Azkenik, Los Castillos izeneko inguruan hondoa jo zuen. Itsas ertza ez zegoen urruti eta bidaiari gehienak bizirik ateratzea ez zirudien hain zaila; horretarako beharrezkoa zen kable bat lehorreraino eramatea. Itsasoak, aldiz, ez zuen uzten. Hori gutxi balitz, marinel gehienek, beldurrez jota, itsasontzitik igeri egiten ihes egin zuten. Itsasontzian eskifaiako kapitaina, tenientea, medikua, kontramaisua, itsasmutil bat eta aprendiz bat bakarrik gelditu ziren. Bidaiari gehienek igeri egiten ez zekiten, bestetik. Hala ere, desesperaturik, askok haien burua itsasora bota zuten. Gauerako itsasontzia urperatu zen eta harekin bertan gelditzen ziren bidaiariak.
Datuak
aldatuPasaiatik atera zenean 303 bidaiari zeuden. Horietatik 231 hil ziren. 62 bizirik atera ziren,[3] gehienak L' Eclair itsasontziak jasota. Aurretik, bidaian, beste bi emakume hilik gertatu ziren.
Erakusketa
aldatuOrmaiztegiko Zumalakarregi Museoak Leopoldina Rosa: Gaur egungo istoria erakusketa 2019ko irailaren 20tik 2020ko martxoaren 22 arte erakusketa monografikoa erakutsi zuen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.histarmar.com.ar/Naufragios/Naufragios-Uruguay-Atlantico/Uruguay-Rocha/BD-CostadeRocha-ROU1516-1850.htm
- ↑ https://www.euskalkultura.eus/espanol/noticias/exposicion-en-el-museo-zumalakarregi-de-ormaiztegi-1842-la-mayor-tragedia-de-la-emigracion-vasca
- ↑ http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argazkia/mu-11483/
- ↑ https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2019092616393205/leopoldina-rosa-gaur-egungo-istorioa-/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/