Kristautzea da norbanakoak edo herri osoak batera kristau bihurtzea. Halaber, kristautzea izan daiteke erritu eta kultura paganoak (irudiak, lekuak eta egutegiak) kristau bihurtzea, kristauen proselitismoa dela-eta.

San Frantzisko Xabierkoa Parava herria kristau bihurtzen ari zela.

Lehenengo kristauak (Nizearen aurrekoak)

aldatu

Apostuluen egintzen arabera, Jerusalemgo Kontzilioan erabaki zen zirkunzisioa ez zela beharrezkoa jentilak (juduak ez zirenak) kristau bihurtzeko.

Armenian eta Etiopian erregeek inposatu zuten kristautasuna Nizeako kontziolioa egin baino lehen. Erromatar Inperioan, berriz, kristautasuna hirietan zabaldu zen, hasieran juduen bitartez. Hirietatik kanpo hedatzea gehiago kostatu zen; izan ere, “pagano” hitza latineko “pagus” hitzetik dator (nekazaria, laboraria, baserritarra).

Antzinaro Berantiarra (IV. mendetik VI. mendera)

aldatu

312an Konstantino enperadorea kristau bihurtu zen. Kristauen jazarpena amaitu zuen Milango Ediktuaren bidez. Teodosio enperadoreak, berriz, ezarri zuen inperioa kristaua zela (Tesalonikako Ediktua) eta debekatu zituen antzinako kultuak.

Inperioa kristaua izateak ekarri zuen ondoko herri germaniarrak kristau bihurtzea. IV. mendea, godoek arrianismoa bere egin zuten, kristauek heresiatzat zuten adar kristau bat. VI. mendetik aurrera, Elizako misiolariek konbertitu (eta birkonbertitu) zituzten tribu germaniarrak. Katoliko bihurtzen lehenak frankoak izan ziren, Klovis I.aren erregealdian (496an).

Erromatar Inperioan ez bezala, tribu germaniarren konbertsioa goitik behera gertatu zen, hau da, errege eta nobleetatik hasita, geroago horiek fede berria herri xehearen gainean ezar zezaten. Hala, Klovis 496an batailatu bazen ere, frankoek erritu paganoekin jarraitu zuten VII. mendera arte. Prozesu hori Europako beste toki askotan ere gertatu zen, eta erritu paganoak eta kristauak batera existitu ziren.

Kanpo estekak

aldatu