Krimeako Gerra
Krimeako Gerra Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperio eta Sardiniako Erresumaren eta Errusiako Inperioaren arteko gerra izan zen, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zena[1].
Krimeako Gerra | |||
---|---|---|---|
Sevastopolgo setioa, Franz Roubauden margolana (1904) | |||
Data | 1853ko urria-1856ko otsaila | ||
Lekua | Krimea, Kaukasia, Balkanak, Itsaso Beltza, Baltikoa, Itsaso Zuria, Ekialde Urruna | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena: Parisko Ituna | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gerra 1853an hasi zen, Otomandar Inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeak inbaditzeko agindua eman zuenean[2]. Erresuma Batuak Ekialdeko Europako orekari eutsi nahi zion, Turkiar Inperioarekiko erlazio ekonomiak kaltetuta atera ez zitezen, eta Mediterraneon zeukan nagusitasuna gal ez zezan. Frantziak geroago bat egin zuen Erresuma Batuarekin Errusiaren aurkako gerran. Frantziako Napoleon III.aren motibazioa, berriz, ez zen ekonomikoa. Ekialdeko katolikoei lagundu nahi zien baina, batik bat, nazioarteko mailako ospearen bila zebilen.
Bi urteko gerra burutu ondoren, Errusia galtzaile atera zen, eta Otomandar Inperioko ortodoxoen gaineko babesari uko egin behar izan zion. Napoleonek nazioarteko ospea lortu zuen, eta Erresuma Batuak nahi zituen abantaila ekonomikoak eta estrategikoak. Turkiar Inperioak mugak zeuden moduan gorde ahal izan zituen, baina nazioen printzipioa onartu behar izan zuen. Hortik aurrera, “Europako gaixotasuna” izatekoa zen eta “Ekialdeko auzia” itxi gabe geratu zen.