Koldobika Jauregi (eskultorea)

eskultore euskal herritarra

Koldobika Jauregi Zinkunegi (Alkiza, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 11[1] - 2024ko ekainaren 16[2]) euskal eskultore minimalista izan zen. Zura eta harria lantzen zituen batez ere, eta materialen izaerarekin jokatzen zuen. Eduardo Txillida bere maisutzat jotzen zuen. Berea du ETAren armagabetzea irudikatzeko Baionan altxa zen Arbolaren egia eskultura.

Koldobika Jauregi (eskultorea)

Bizitza
JaiotzaAlkiza1959ko urriaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2024ko ekainaren 16a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: heart attack (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
Lan nabarmenak
koldobikajauregi.com

Artista plastikoa

aldatu

Gaztetik hasi zen eskultura lantzen. 19 urte zituela, 1978an, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren IV. Gazte Lehiaketan lehen saria jaso zuen. 1984ean eta 1985an Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan lehen saria jaso zuen[3].

1986ean Yasna Polyanara (Burgas, Bulgaria) joan zen Eusko Jaurlaritzak emandako diru-poltsa bati esker Nazioarteko V. Eskultura Sinposiora, egonaldi luzeska bat eginez. 1987an urte beteko egonaldia egin zuen Carraran (Italia) Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko sormen-beka baten bidez.

1990ean Txillidaren Zabalaga beka jaso zuen eta Karl Muller mezenas alemaniarrarekin lan egiteko aukera izan zuen Düsseldorf hirian.

1996 eta 2000 bitartean Insel Hombrich Museum delakoan (Neuss, Ipar Renania-Westfalia, Alemania) lan egin zuen hainbat artista alemanekin batera ‘Artea natura parean’ proiektua garatzen.

Alemanian egindako egonaldi luzeak eragin nabarmena izan du, kritikarien aburuz, Jauregiren lanean, eta Euskal Herrian lehendik ere bazuen sona, nazioarteko mailara zabaltzeko aukera ere eman dio. 2000. urtean, esaterako, Tokioko parke batean 26 eskultura kokatzeko deitu zuten lehiaketan, bera izan zen hautatutako europar eskultore bakarra. Alemanian bertan, 1999. urtean. Würth Museoak espainiar arteari eskainitako erakusketa batean Espainiako egungo hamar artista garrantzitsuenen artean aukeratu zuten Jauregi, Txillida, Tapies edota Sauraren ondoan.

2000 urtean Alemaniatik bueltan erakusketa egin zuen bere emazte Elena Cajaravillerekin batera Donostiako Ekain galerian.

2010 urtean Ur Mara museoa abiatzeko lehen urratsak egiten hasi zen, Alkizako bere etxearen inguruko baso batean Insel Hombrich museoan inspiratuta dagoena.

Bihotzekoak emanda, 2024an hil zen. Soraluzen erakusketa ireki berri zuen eta beste bat prestatzen ari zen.[4]

Dantza filma

aldatu

Dantza pelikula egiteko eragile nagusiak Telmo Esnal eta Koldobika Jauregi izan ziren, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin.[5] Jantzien eta atrezzoaren atzean dauden Koldobika Jauregik eta filmaren zuzendari artistikoa den Elena Cajaravillek estetika berezi bat sortzen dute.[6] Dantza ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez.[7]

Gizarte-konpromisoa

aldatu
 
Alkizako udal taldea 2019-203

Koldobika gizarte-konpromiso handia erakutsi du. Batetik, zinegotzia izan da Alkizako udaletxean 2007tik hil arte; guztira bost legealdietan izan ditu udal ardurak. Alkateorde izateaz gain, kulturaren eta gizarte-zerbitzuen alorrean izan ditu ardurak. Udal ardurei lotuta Itxurain herri-proiektua eta Fagus-Alkiza interpretazio-zentroa sortzea bultzatu zituen eta proiektu horien ideologo nagusitzat jotzen da[9].

Halaber, Alkizako herriko festei hasiera ematen dion Oilalokaren jaitsieran usatzen den panpinaren diseinua egin zuen, alaba Gerezirekin batera, eta Oilaloka jaistarazteko ardura izan du.

Bestetik, Koldobika hainbat gobernuz kanpoko erakunderi laguntza etenik gabea eman izan die, Amnistia Internazionalari esaterako[10]. 2018an, ETAren armagabetzearen oroitarri, Arbolaren egia haren altzairu eta burdinazko eskultura bertikala inauguratu zen Baionan, mutur banatan zuhaitz hostaila eta aizkora bat goitik behera zituela[11].

Alkizako Ur-Mara museoa

aldatu

Koldobika Jauregi Ur Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen. Elena Cajaravillerekin, bere emaztea, bost urtez parte hartu zuten Alemaniako Insel Hombroich Museoan Karl Henrich Muller mezenasek gonbidatuta “Artea eta Natura parean“ proiektuan. Esperientzi hartan ikusi eta ikasitakoarekin sortu zuten Ur Mara museoa geroago. Aipagarriak dira museoko atal hauek:[3][4][5]

Museoaren erakusketa iraunkorra

aldatu

Neurri handiko 30 eskulturek osatzen dute, Markina eta Lasturko euskal marmolez eginak.

Erakuseta-aretoa

aldatu

Negutegi itxurako egitura bat erakusketa- eta ekitaldi-areto moduan atondutan dago museoaren esparruan. Bertan, erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak eta bestelako ekimen artistikoak burutzen dira

 
Erakusketa-aretoa. 2022ko Slow Art Day egunean eginiko ekitaldia

Museoko gela nagusiak bertako basoko txokoak eurak dira: pagoak, haritzak, gaztaina, urki eta etnografi-arrastoak, karobi zahar bat garai bateko harrobi baten ondoan, gaur egun auditorio bat bihurtua.[6]

Thoreau espazioa

aldatu

1992an sortu zuten museoko gune berezi hau Henry David Thoureau-ren omenez (Concord, Massachusetts, 1817- 1862). Naturgile eta filosofoa zen bera, ”Walden “izeneko liburua idatzi zuen hiru urtez naturan bizi ondoren “Desobedientzi zibilaren manifestua” ere idatzi zuen. Gaur egun gune hau “Hitzaren babesa“ pentsamendu librearekin eta poesiarekin lotuta dago.

Erakusketak[12]

aldatu

Banakako erakusketa nagusiak

aldatu

2019: Arkitekturak I,  Ur Mara , Alkiza

2018: Haus II, Ur mara , Alkiza

2017: Koldobika Jauregi, Arte-bideak galeria, ZIburu, Lapurdi

2017: Ikatza eta urrea, Altzürükü, Zuberoa

2017: Koldobika Jauregi, Ekain galeria, Donostia

2016: Haus, Ur mara , Alkiza

2015: Argibel, Ur mara , Alkiza

2014: Zintzilik, Sanz-enea jauregia, Zarautz

2013: Homenaje a Bisssier, Kur galeria , Donostia

2012: 80º aniversario del bombardeo de Gernika , Nomadas. Donostia.

2012: Kanpaia Ixila, Ekain galeria, Donostia

2008: Koldobika Jauregi, Ekain galeria. Donostia

2007: Koldobika Jauregi, Guggenheim museoa, Bilbao

2007: Retablo, Altzürükü, Zuberoa

2007: Barne Kanta, Arenatzako lorategi botanikoa. Gueñes

2006: Kantu Ixila. kalean. Tolosa

2006: Koldobika Jauregi, Galería Tindaya , Fuerteventura

2006: Koldobika Jauregi, Ekain galeria , Donostia

2005: Koldobika Jauregi, Galería A.C Marbella

2005: Alkiza, Lumbreras galeria, Bilbao

2005: Koldobika Jauregi, Galeria Xanon , Madrid

2004: Koldobika Jauregi, Lumbreras galeria, Bilbo

2004: Koldobika Jauregi, KUR galeria .Donostia

2003: Estética del proceso,  Inasmet fundazioa , Donostia

2002: Oro y negro, Ekain galeria, Donostia

2002: Oro y negro  II, Lumbreras galeria, Bilbao

2001: Insel, Lumbreras galeria , Bilbao

1999: Koldobika Jauregi, BAUKUNST galeria, Kolonia, Alemania

1991: Basoko mamuentzat, San Telmo museoa, Donostia

1990: Meditaciones Barrocas, Azpeitia

Erakusketa kolektibo nagusiak

aldatu

2020: Arte Español, Wurth, Agoncillo, Errioxa

2018:  Iconografía Unamuniana, Salamanca.

2015:  Escultura Española, Siglos XX – XXI. Marlborough galeria, Madril

2015: ARTSET galeria, Limoges, Frantzia

2015: Angela Cerny galeria, Wiesbaden, Alemania

2013:  Black and Basque, Baiona

2008: Derivas-Drifts, Pennsylvania Academy of Fine Arts (PAFA), Filadelfia, AEB

2006:  El cincel y la palabra,  Kubo aretoa, Donostia

2004: Eskala txikiko eskulturaren Europako 2. Trienala,  Murska Sabota , Eslovenia[13].

2000: Kunstverein Bad Saldetfuth, Bodenburg, Alemania

1999:  Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts. WURTH museoa, Künzelsau-Gaisbach, Alemania[14].

1999: Baukunst galerie, Kolonia, Alemania

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Guggenheim Bilbao Museoa: Koldobika Jauregi
  2. «Koldobika Jauregi eskultorea hil da» naiz: 2024-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Jauregi, Koldobika - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  4. https://www.diariovasco.com/culturas/fallece-koldobika-jauregi-20240616213202-nt.html
  5. (Gaztelaniaz) «El último proyecto de Telmo Esnal se exhibirá en la Sección Oficial del Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa 2018/07/21.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  7. Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  8. “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  9. «Koldobika Jauregi gogoan, miresmen eta samin hitzak izan dituzte - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  10. (Gaztelaniaz) EFE. (2021-03-05). «Donostia inaugurará un mural de Koldobika Jauregi en el Paseo Nuevo el Día de la Mujer» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  11. (Frantsesez) «Pays Basque : la sculpture polémique commémorant le désarmement d'ETA a été inaugurée - France Bleu» ici par France Bleu et France 3 2018-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Koldobika Jauregi» Koldobika Jauregi (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
  13. (Ingelesez) «Depot:European Triennial of Small Sculpture» Culture of Slovenia (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
  14. «Museum Würth: 25.1. - 26.5.1999 Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts; Ausstellungen 1999» www.germangalleries.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koldobika Jauregi (eskultorea)