Kasta
Kasta gizarte batean klase berezi bat osatzen duten pertsonen taldea da, gainerako klaseen gainetik dagoelako edo, alderantziz, beste klaseak baino maila apalagoa duelako, beste klaseekin nahasten ez dena. Kasten sistemak desagertu edo ahuldu egin dira hainbat herrialdetan, baina badira irauten dutenak ere, hala nola Indiakoa, nahiz eta sistema hori apurtzeko joerak gero eta indar handiagoa duen.
Indiako kastak
aldatuIndiako azpikontinentea inbaditu zuten arioek, K.a. 1500 aldera, indigenak kontrolatzeko eta euretatik bereizteko kasta sistema ezarri zuten. Hasieran hiri kasta bereizten ziren. Gaur egun 2000-3000 kasta inguru bereizten dira Indiako gizartean. "Kasta" hitza portugesetik dator eta "joera, kuma edo arraza" esan nahi du.
Lau kasta handi daude Indian, maila gorenetik apalenera sailkatuak:
Kastak munduan
aldatuDena dela, munduan zehar, herrialde askotan zabaldu dira horrelako ierarkiak. Hauek izan daitezke ezagunenak:
Orokorrean desagertzeko prozesuan daude baina oraindik orain fenomeno horren eragina nabarmena izan daiteke.
Japonian kasta-sistema desagertu da ofizialki, baina oraindik jazarpena jasatzen dute beheko kasta diren burakuminek.
Herri baztertuak
aldatuAskotan, kasta kontzeptua ez da erabili ierarkia hori definitzeko eta horren ordez talde marginatuak ikus daitezke. Euskal Herriko kasuan agoten eta ijitoen kasuak ditugu. Espainian maragatoak, kaloak, vakeiroak... Frantzian Cagotak... Aipatutako herriei herri madarikatuak bezala ezagutu zaie.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Kasta, Gizapedian.