Karlos X.a Frantziakoa
Karlos X.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1757ko urriaren 9a - Gorizia, Austriar Inperioa, gaur egun Italia, 1836ko azaroaren 6a), Artoisko kondea (frantsesez: comte d'Artois) tituluaz ezagunagoa, Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen, 1824-1830 bitartean. Frantziako azken errege Borboia izan zen.
Bizitza
aldatuLuis XV.aren biloba eta Luis XVI.a zein Luis XVIII.a erregeen anai txikia zen. Frantziako Iraultza garaian Ingalaterrara ihes egin zuen. Luis XVII.aren ondorengoa izan zen. Anaiak ez bezala, Karlos X.ak monarkia absolutua ezarri nahi izan zuen berriro. Parisko herria 1830ean matxinatu zen (Uztaileko Iraultza); erregeak Borboi etxearen jatorrizko adarraren aldarrikapenei uko egin eta bere biloba Henrike Artoiskoaren alde abdikatu zuen. Hala ere, Luis Filipe Orléanseko dukeak ez zuen abdikazioa berretsi eta berau errege izendatu zuten[1]. Ondoren erbesteratu zen. 1836an hil zen, Austriar Inperioan.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1773an Viktor Amadeo III.aren alaba Maria Teresarekin ezkondu zen; lau seme-alaba izan zituzten:
- Luis Antonio (1775–1844)
- Sofia (1776–1783)
- Karlos Fernando (1778–1820)
- Maria Teresa (1783).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Lara Peinado, Federico; Córdoba Zoilo, Joaquín. La Revolución de 1830. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2016-01-01).
Aurrekoa Luis XVIII.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1793-1795 |
Ondorengoa Luis Filipe Frantziakoa Frantsesen errege gisa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos X.a Frantziakoa |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |