Juan Larrea Zelaieta (Bilbo, Bizkaia, 1895eko martxoaren 13a - Córdoba, Argentina, 1980ko uztailaren 9a) poeta eta pentsalari abangoardista izan zen. Erdaraz idatzi zuen, gaztelaniaz eta frantsesez.

Juan Larrea
Bizitza
JaiotzaBilbo1895eko martxoaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCórdoba1980ko uztailaren 9a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa
Genero artistikoaolerkigintza

Bizitza

aldatu

Juan Larrea Bilbon jaio zen 1895eko martxoaren 13an. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Deustuko eta Salamancako unibertsitateetan. 1921ean, Madrilgo Artxibo Historiko Nazionaleko sarrera azterketak gainditu zituen. César Vallejo perutar olerkariarekin batera, Favorables París Poema argitaratu zuen 1926an, eta Carmen Gerardo Diegorekin.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Mexikora erbesteratu zen, eta han Espainiako Kultura Batzordearen eta España peregrina aldizkariaren zuzendari izan zen, José Bergamín eta Josep Carnerrekin batera. Estatu Batuetan izan ondoren, Córdobako (Argentina) unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1956an.

Haren poesia surrealistak abangoardia mugimenduaren jarraipen hutsetik ihes egiten duen joera dramatikoa erakusten du; eragin handia izan zuen Vicente Aleixandre, Federico García Lorca, Rafael Alberti, Luis Cernuda eta beste poeta handi askorengan.

Poesia

aldatu

Saiakera

aldatu
  • Arte Peruano (1935)
  • Rendición de Espíritu (1943)
  • El Surrealismo entre Viejo y Nuevo mundo (1944)
  • The Vision of the "Guernica" (1947)
  • La Religión del Lenguaje Español (1951)
  • La Espada de la Paloma (1956)
  • Razón de Ser (1956)
  • César Vallejo o Hispanoamérica en la Cruz de su Razón (1958)
  • Teleología de la cultura (1965)
  • Del surrealismo a Machu Picchu (1967)
  • Guernica (1977)
  • Cara y cruz de la República (1980)

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu