Itsas triku
Itsas trikuak edo Echinoidea animalia txiki, biribil eta arantzatsuak dira, ekinodermatuen barruko klaseetako bat. Munduko itsaso guztietan bizi dira. Itsas trikuek oskol arantzatsua dute, 3 eta 10 cm artekoa. Ohiko koloreak beltza, berde ahula, oliba berdea, arrea, gorrindola eta gorria dira. Poliki-poliki mugitzen dira, batez ere algez elikatuz. Itsas trikuen harrapari nagusiak itsas igarabak, aingirak eta bestelakoak dira. Itsas luzokerren eta itsas izarren hurbileko senideak dira.
Itsas trikua | |
---|---|
Ordoviziar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Echinodermata |
Subfilum | Echinozoa |
Klasea | Echinoidea Leske, 1778
|
Azpibanaketa | |
Itsas trikuen gonadak eta arrautzak oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan. Triku (Erinaceus europaeus) kiribildu baten antza dutelako deitzen dira itsas triku.
Sukaldaritzan
aldatuItsas triku guztiak ez dira jateko onak. Espezie jangarriak eskuz jasotzen dira aiztoak edo kakoak erabiliz. Arantza luzeenak moztu egiten dira, itsas trikua irekitzerakoan eskuak ez mintzeko. Oskola erdialdean ebakitzen da, aho inguruko alde bigun eta arantza gabetik hasiz.
Jateko atala emearen bost sexu guruinak dira (gonadak). Haietara iristeko, ahoa eta digestio aparatu erauzi behar dira. Urtaroaren arabera, gonadak trinkoagoak edo bigunagoak izaten dira eta kolorea berdexkatik gorri ilunera aldatu.
Gordinik jaten da, batzuetan limoi tanta batez lagundua edo ogitan zabaldua. Batzuetan, arrain zopan gehitu daiteke egosketa amaieran edo arrautza irakin gainean.
-
Itsas trikuz beteriko sarea.
-
Jateko prest.
-
Itsas trikua (uni) japoniar estiloan (sashimi)
Banaketa
aldatuEuechinoidea azpiklasea.
- Atelostomata superordena
- Cassiduloida ordena
- Spatangoida ordena
- Diadematacea superordena
- Diadematoida ordena
- Echinothurioida ordena
- Pedinoida ordena
- Echinacea (animalia) superordena
- Arbacioida ordena
- Echinoida ordena
- Phymosomatoida ordena
- Salenioida ordena
- Temnopleuroida ordena
- Gnathostomata superordena
- Clypeasteroida ordena
- Holectypoida ordena
Perischoechinoidea azpiklasea
- Cidaroida ordena
Kanpo estekak
aldatu- Itsas trikuen hazkuntza[Betiko hautsitako esteka] artikulua Zientzia.net gunean
- Itsas trikua uste baino gehiago bizi da[Betiko hautsitako esteka] artikulua Zientzia.net gunean