Bilateria animalia erreinuaren barruan dagoen azpierreinu bat da, simetria bilaterala duena enbrioia denean. Honek esan nahi du ezker-eskuina izateaz gain, aurrea-atzea eta goia-behea atalak ere badituela[1]. Animalia phyllum gehienak hemen sartzen dira, porifera eta cnidaria izan ezik (eta beste talde txiki batzuk). Bilateriaren ezaugarriak hauek dira:

  • Hiru zatitan garatzen da gorputza orokorrean: endodermoa, mesodermoa eta ektodermoa. Hau dela eta triploblastiko moduan ere ezagutzen dira.
  • Ia gehienek simetria bilaterala dute hein handi batean.
  • Ekinodermatuak larba direnean baino ez dira bilateralak, heldu egitean simetria erradiala dute.
  • Liseriketa hodiak bi mutur izaten ditu mota ia gehienetan, non batean ahoa kokatzen den eta bestean ipurtzuloa.
  • Bilateria gehienek zeloma izeneko barne espazioa dute.
Bilateria
Ediacarar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
Azpierreinua Bilateria
Hatschek, 1888

Bilateriaren sailkapena

aldatu

Erreferentziak (ingelesez)

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilateria  
  1. Brusca, Richard C.. (2016). Invertebrates. (Third edition. argitaraldia) ISBN 978-1-60535-375-3. PMC 928750550. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).