Iñaki Gabilondo

kazetari espainiarra

Iñaki Gabilondo Pujol (Donostia, 1942ko urriaren 19a) gipuzkoar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea da.

Iñaki Gabilondo

(2011)

Televisión Españolako Q113320282 Itzuli

1981eko urtarrilaren 28a - 1981eko maiatzaren 23a - Pedro Erquicia

SEReko Q113320282 Itzuli

1980 - 1980
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ignacio Gabilondo Pujol
JaiotzaDonostia1942ko urriaren 19a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Talde etnikoaeuskalduna
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
Familia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea Licenciatura degree (en) Itzuli, kazetaritzan lizentziatura
Brothers of the Sacred Heart (Lyon) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Ángel Faus Belau (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, irrati-esataria, telebista aurkezlea, idazlea eta telebista zuzendaria
Enplegatzailea(k)Ábside Media  (1963 -  1969)
PRISA taldea  (1969, 1983 -  1980, 2021)
Radiotelevisión Española  (1981, 1987, 1993 -  1981, 1989, 1995)
Diario 16  (1981 -  1983)
Ràdio Televisió Valenciana (en) Itzuli  (1990 -  1991)
Radio Televisión Madrid (en) Itzuli  (1990 -  1991)
Radio Televisión de Andalucía (en) Itzuli  (1990 -  1991)
Euskal Irrati Telebista  (1990, 2012 -  1991, 2012)
Mediaset España  (1997 -  1997)
Movistar Plus+  (2015, 2021 -  2019, 2022)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0300060 Musicbrainz: fa0c0762-cd14-4ff8-85e4-c49ef6ce21b7 Edit the value on Wikidata
Iñaki Gabilondo (2021)

Bizitza

aldatu

Nafarroako Unibertsitatean ikasi ondoren, kazetari 1963an hasi zen, Donostiako Radio Popularrean (COPE enpresakoa), harik eta 1969an, Radio San Sebastiángo (SER enpresakoa) zuzendaria izendatu zuten arte. 1960ko hamarkada hartan bertan, Argia aldizkariko zuzendari formala izan zen (praktikan, ez zen zuzendaria), hedabide bateko zuzendari izateko kazetari titulua behar baitzen ezinbestean.[1] 1971n, SER irrati kateko Sevillako albiste arloa zuzentzen hasi zen. 1978an, Estatu osorako Hora 25 irratsaioa zuzendu eta aurkeztu zuen.

Horren ostean, TVE Espainiako telebista publikoko teleberriak zuzendu zituen. Kameren aurreko lehen agerraldia Antonio Tejeroren Estatu kolpeko gauean izan zen, 1981eko otsailaren 23an.

TVE utzi ostean, Radio Televisión 16 zuzendu zuen, baina berehala SER irratira bueltatu zen. Hor, saio ezberdinak aurkeztu zituen, baina Hoy por hoy izenekoa zen ospea emango ziona. 1986an hasita, Espainiako irratsaiorik entzunena bilakatu zuen. Arrakastarekin batera, polemika ere etorri zitzaion, batez ere azken urteetan. Izan ere, Jose Maria Aznarrek, Espainiako presidenteak, haren bigarren agintaldian Iñaki Gabilondoren saioan agertzeari uko egin zion. Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak zirela eta, Espainiako eskuinak informazioa manipulatzea leporatzen dio SER irratiari eta Gabilondori, nahiz eta honek asteburu horretan lan egin ez. Cuatro telebista katean gaueko teleberria aurkezten egon zen eta 2010 urtean CNN+ albiste telebista katera pasa zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Sustrai COLINA: «Iñaki Gabilondo: "Terrorismoaren aurka legea gehiegi behartu da"», Argia, 2207. zenbakia, 2009-11-22.

Kanpo estekak

aldatu