Hipokaustoa (latinez hypocaustum), bereziki Erromatar Inperioko termetan, caldariumean, eta etxe handi batzuetan erabilitako lurrazpiko berotze sistema zen.[1]

Hipokaustoa Xantenen, Alemania

Sistema honen aipamen zaharrenak iradokitzen du Efesoko tenpluan, K.a. 350. urtean, hipokausto bidez berotzen zela.[2] Hala ere, Vitruviok Cayo Sergio Orata ingeniari erromatarrak K.a. 80. urtean asmatu zuela idatzi zuen.[3]

Normandiako Vieux-la-Romaine villa erromatarreko hipokaustoa.

Deskribapena

aldatu

Eraikinaren kanpoaldean labe bat eraikitzen zen (praefurnium), eta sortutako aire beroa, lurraren azpian zeuden kanalizazioen bidez eramaten zen, lurzoruaren lauzak adreilu pilek eusten zituztelarik. Airea ibiltzen zen espazio hutsaren altuera, 40 eta 60 zentimetro artekoa zen. Etxeetan lortzen zen tenperatura, kalkuluen arabera, ez zen 30 gradu baino gehiagokoa izango.

Termetan, bero biziago bat lortzeko, hormetan, gainera, buztin egosizko hodiak sartzen ziren (tubuli), labeko keari irteera ematen ziotenak, baita hipokaustotik zebilen aire beroari ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Hypocaust | architecture | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  2. Mitchell, Patrick (2008ko martxoaren 1). Central Heating, Installation, Maintenance and Repair. WritersPrintShop. 3. or. ISBN 9781904623625.
  3. Forbes (1 de enero de 1966). Studies in Ancient Technology (en inglés). BRILL. p. 54–55. ISBN 9004006265.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu