Hawaiiera
Hawaiiera (Ōlelo Hawaiʻi) austronesiar familiako hizkuntza da. Estatu Batuetako Hawaii estatu-uhartedian 15.000 lagunek hitz egiten dute. Ingelesarekin batera, ofiziala da Hawaiin. Wikipediari izena eman dion wiki hitza hawaiierazkoa da eta "azkar" esan nahi du[1].
Hawaiiera | |
---|---|
‘Ōlelo Hawai‘i | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hawaii (AEB) |
Hiztunak | 15.000 |
Ofizialtasuna | Hawaii |
UNESCO sailkapena | 5: arrisku kritikoan |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
Austronesiarra, malaisiar-polinesiera, ekialdeko malaisiera-polinesiera ozeanikoa, mendebaldeko fijirera, polinesiera, hawaiiera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza isolatzailea |
Alfabetoa | Hawaiian alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | haw |
ISO 639-3 | haw |
Ethnologue | haw |
Glottolog | hawa1245 |
Wikipedia | haw |
Linguasphere | 39-CAQ-e |
UNESCO | 712 |
IETF | haw |
Endangered Languages Project | 125 |
Sorrera
aldatuHawaiiera II. eta VIII. mendeen artean Sozietate uharteetako kolonizatzaile polinesiarrek eramandako hizkuntzaren ondorengoa da. Mende batzuetan, Hawaiiko hizkuntza bakarra izan zen eta han baino ez zen erabiltzen[2].
Egungo egoera
aldatuGaur egun, hizkuntza berpizteko eta zabaltzeko ahaleginak egiten ari dira. Seme-alabak hawaieraz hezi nahi dituzten familiek eskolak dauzkate eskura. Hawaiian Word of The Day ("Eguneko hawaiierazko hitza") izeneko programa emititzen du irrati publikoak; gainera, Honoluluko bi egunkari garrantzitsuetako batek hawaiieraz idatzitako artikulu bat dakar, Kauakukalahale deiturikoa.
Bada, batetik, XIX. mendean hitz egiten zuten hawaiiera berpiztu nahi dutenen eta, bestetik, ingelesarekin edo hango pidginarekin harremana duen hawaiiera hitz eginez hazi zirenen arteko tentsioa[3]. Azken hori ingelesaren ondorengoa da eta hawaiieraren eta Asiako beste hizkuntza batzuen (japonierarena eta kantonerarena, batik bat) eragina izan du.
Niihau uhartean hizkuntza hobekien gorde da.
Historia
aldatuXVIII. mendean, esploratzaile europarrak Hawaii uharteetara heldu ziren eta horrek uharteetara hainbat hizkuntza eraman zituen, baita bertakoei beste lurralde batzuetara joateko aukera eskaini ere. XIX. mendean, hawaiiarren biztanleria izaugarri jaitsi zen, etorkinek ekarri zituzten gaixotasunengatik. Hiztunen galeraz gain, 1885ean eskoletan ikasketak ingelesez bakarrik egin behar zela agintzen zuen araua ezarri zen.
XXI. mendearen hasieran, ingelesak hawaiiera guztiz baztertu du artxipelagoko zazpi uharteetako seitan eta estatuko hiztunen kopurua ez da % 0,1era iristen. Hala ere, gauzak ez dira berdinak Niʻihau uhartean: biztanleak isolatuta bizi izan dira eta ia denetarako erabiltzen dute beren hawaiieraren dialektoa. Uharte horretan, 160 biztanle bizi dira eta gehienek bigarren hizkuntza gisan ingelesa daukate. Hiru arrazoi nagusi daude:
- Uhartea 1872az geroztik eremu pribatua dela eta, gutxitan uzten zaizkie atzerritarrei bisita egitea.
- Nagusiak hizkuntza kontserbatzearen alde daudenez, mantentzen saiatu dira.
- Bertako biztanleek hizkuntza maite eta kontserbatu dute.
Uharte horrek bere dialektoa dauka eta haien hitz egiteko modua beste hawaiiarrentzat ulergaitza da[4].
Azken urteetako egoera
aldatu1990az geroztik, hiztunen kopurua 37.000tik 1.000ra jaitsi da eta horietako askok 70 urte baino gehiago dituzte. Ez dago adostasunik arrazoietan: batzuek uste dute gertaera nagusia bertakoen utzikeria dela, askok haurrak ingelesa soilik ikasteko bultzatu dituztelako eta ez dutelako haien aurrean hawaiieraz hitz egiten, ikas ez dezaten. Bestalde, beste batzuen iritziz, gobernuaren hizkuntza legez kanpokoa bihurtzearen erabakiak ekarri du galera, baita eskoletan hizkuntza hartan mintzatzen ziren haurrei ezarritako zigorrek ere[5].
Ezaugarriak
aldatuIdazkera
aldatuHawaiiera 1820an Estatu Batuetako misiolariek ezarritako ka pī‘āpā Hawai‘i latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da; hamahiru fonema ditu, baina eguneroko hizkuntzak ez ditu denak erabiltzen:
A a | E e | H h | I i | K k | L l | M m | N n | O o | P p | U u | W w | ‘ |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
/a/ | /e/ | /h/ | /i/ | /k/ | /l/ | /m/ | /n/ | /o/ | /p/ | /u/ | /w/ | /ʔ/ |
‘ ikurra, ‘Okina deiturikoa, ez dauka Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan baliorik, baina lehenago ahoskatzen ziren kontsonanteek utzitako aztarna da pausa hori. Adibidez, garai batean /maalua/ ahoskatzen zen, l-aren arrastoa guztiz galdu beharrean, /maaʔua/ran bilakatu zen eta orain /maaua/ ahoskatzen da. Hiztun batzuek [maaʔua] erabiltzen dute oraindik[6]. Bokalen luzera kahakō izeneko "makron"az adierazten da eta bokal luzeak beti izaten du indar handiena[7].
Fonetika
aldatuHawaiiera berezia da, oso fonema gutxi baititu, beste hizkuntza polinesiarrek bezala. Aldaketa batzuk dauzka: batzuetan, [t] edo [k] ahoskatzen da gauza bera esateko eta beste horrenbeste gertatzen da [r] eta [l]-rekin, [v] eta [w]-rekin edo [b] eta [p]-rekin. Kasu horietan l, w eta p idazten dira, Europako misiolariek ezarri zuten alfabetoa erabiliz[4].
Kontsonanteak
aldatuHurrengo taulan hawaiieraren fonema kontsonantikoak ageri dira:
Kontsonanteak | Ezpainkariak | Albeolarrak | Belarrak | Glotalak |
---|---|---|---|---|
Herskariak | p | k | ʔ | |
Sudurkariak | m | n | ||
Igurzkariak | h | |||
Hurbilketazkoak | w | |||
Aldekoak | l |
Bokalak
aldatuHona bokalen fonemen taula:
Bokalak | Motzak | Luzeak | ||
---|---|---|---|---|
Aurrekoak | Ondorengoak | Aurrekoak | Ondorengoak | |
Itxiak | i | u | iː | uː |
Erdikoak | e | o | eː | oː |
Irekiak | a | aː |
iu, ei, eu, oi, ou, ai, au, ae eta ao diptongoak egin daitezke.
Hawaiierazko komunikabideak
aldatuKomunikabideetan, hawaiieraz idatzitako egunkarietako zatiak eta irrati-programak daude. Adibidez, Ahailono a ka Lahui, Hawaii Holomua, Home Rula Republalika, Honolulu Times, Ka Elele, Ka Hoku Loa, Ka Leo o ka Lahui, Ka Nupepa Elele, Ka Nupepa Puka la ko Hawaii Pae Aina, Ke Alakai O Hawaii, Kuu Hae Hawaii, The Liberal, Ka Oiaio, Ko Hawaii Pae Aina eta Ke Kilohana o ka Malamalama egunkariak, besteak beste.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pukui, Mary Kawena; Elbert, Samuel. (1986). Hawaiian Dictionary. Honolulu: University of Hawai‘i Press ISBN 0-8248-0703-0.
- ↑ Schutz, Albert. (1994). The Voices of Eden: A History of Hawaiian Language Studies. Honolulu: University of Hawai‘i Press ISBN 0-8248-1637-4.
- ↑ Sakoda, Kent; Siegel, Jeff. (2003). Pidgin Grammar: An Introduction to the Creole Language of Hawaiʻi. Honolulu: Bess Press.. ISBN 1-57306-169-7.
- ↑ a b Pukui, Mary Kawena; Elbert, Samuel. (1979). Hawaiian Grammar. Honolulu: University of Hawai‘i Press ISBN 0-8248-1637-4.
- ↑ Kahele, Mona. Clouds of Memories
- ↑ Kinney, Ruby Kawena. (1956). «A Non-purist View of Morphomorphemic Variations in Hawaiian Speech» Journal of the Polynesian Society 65 (3): 282-286..
- ↑ Lorrin, Andrews. (1836). A vocabulary of words in the Hawaiian language. Lahainaluna: Lahainaluna High School.
Kanpo estekak
aldatu- 'Ōlelo Hawai'i Language Program (Ingelesez)
- Ulukau. The Hawaian Electronic Library (Ingelesez)
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |