Kimika organikoan funtzio taldeak egitura azpimolekularrak dira, hauek dituen molekulari erreaktibotasuna ematen dien konposaketa elemental eta konektibotasun zehatz batez bereizten direnak. Egitura hauek hidrokarburo kate aseek galdutako hidrogeno atomoak ordezkatzen dituzte. Hidrokarburo alifatiko edo kate irekiko taldeak generikoki R bezala irudikatzen dira (alkil erradikalak), aromatikoak edo bentzenoaren eratorriak Ar (aril erradikalak) bezala irudikatzen diren bitartean.

Funtzio talde arruntenak

aldatu

Jarraian zerrendaturiko funtzio taldeak arruntenak dira. Tauletan, R, R' edo antzeko ikurrek hidrokarburo kate bati, hidrogeno atomo bati edo edozein atomo multzori erreferentzia egin diezaiokete.

Funtzio talde oxigenatuak

aldatu

C-O loturen presentzia

Funtzio taldea Konposatu mota Formula Egitura Aurrizkia Atzizkia Adibidea
Hidroxilo taldea (OH Taldea) Alkohola R-OH   hidroxi- -ol  
Alkoxi taldea (edo ariloxi) (O Taldea) Eterra R-O-R'   -oxi- R-il R'-il éter  
Karbonilo taldea Aldehidoa R-C(=O)H   karbaldehido- -al  
Zetona R-C(=O)-R'   oxa- -ona  
Karboxilo taldea Azido karboxilikoa R-COOH   karboxi- Azido -oiko  
Azilo taldea Esterra R-COO-R'   -iloxikarbonil- R-ato de R'-ilo  

Funtzio talde nitrogenatuak

aldatu

Amidak, aminak, nitrokonposatuak, nitriloak. C-N loturen presentzia

Funtzio taldea Konposatu mota Formula Egitura Aurrizkia Atzizkia Adibidea
Amino taldea Amina R-NR2   amino- -amina  
Imina R-NCR2   imino- -imina  
Talde aminoa
eta karbonilo
Amida R-C(=O)N(-R')-R"   karbamoil- -amida  
Nitro taldea R-NO2   nitro- _  
Nitrilo tadlea Nitriloa edo zianuroa R-CN   ziano- -nitrilo  
Isozianuroa R-NC   _ isozianuro  
Isozianato R-NCO   _ isozianato  
azo taldea Azoderibatua R-N=N-R'   _ _  
Diazoderibatua R=N=N   diazo- _  
Diazonio gatza -N≡N _ _ -azida  
Hidrazina R2N-NR2 _ _ _ _

Funtzio talde halogenatuak

aldatu

Karbonoz, hidrogenoz eta halogenoez osatutako konposatuak

Talde funtzionala Konposatu mota Konposatuaren
formula
Aurrizkia Atzizkia
Haluro taldea Haluro R-X halo- _
Azilo taldea Azido haluroa R-COX Haloformil- -oilo haluroa

Sufrea duten taldeak

aldatu
Funtzio taldea Konposatu mota Konposatuaren
formula
Aurrizkia Atzizkia
Sulfuro taldea Tioeterra edo sulfuroa R-S-R' alkil tio- -
R-SH Tiol tiol merkapto- -tiol
R-SO-R' Sulfixido _ _ _
R-SO2-R' Sulfona _ _ _
_ Azido sulfoniko RSO3H sulfo- azido -sulfoniko

Organofosforatuak

aldatu
Funtzio taldea Konposatu mota Formula Egitura Aurrizkia Atzizkia Adibidea
Fosfina PR3   _ _  
_ P(=O)R3   _ _  
Fosfinito P(OR)R2   _ _ 75px|
Fosfinato P(=O)(OR)R2   _ _  
Fosfonito P(OR)2R   _ _ 75px|HEDP
Fosfonato P(=O)(OR)2R   _ _  
Fosfito P(OR)3 Fosfitoa _ fosfito  
Fosfato taldea Fosfato P(=O)(OH)2R   _ _  
Fosforano PR5   _ _  

Funtzio taldeen izenak alkanoen izenekin konbinatuz konposatu organikoak izendatzea lortzen da. Izendapen hau arautzeaz konposatu organikoen nomenklatura arduratzen da.

Funtzio taldeetan hidrogenorik ez duten atomoak beti lotura kobalenteekin lotzen dira, gainontzeko molekulak bezala. Atomo taldea gainontzeko molekularekin lehenik indar ionikoen bidez lotzen denean, taldea, modu egokiagoan, ioi poliatomiko edo ioi konplexu bezala izendatzen da. Aurreko guztiak erradikal deitzen dira, erradikal hitza erradikal askearen aurretik doan esanahiarekin erabiliz.

Kanpo estekak

aldatu