Frantzisko Maria Etxezarreta
Frantzisko Maria Etxezarreta (Durango, Bizkaia, 1777ko urriaren 4a - Bilbo, Bizkaia, 1842ko apirilaren 14a) bizkaitar itsasgizona izan zen.
Frantzisko Maria Etxezarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1777ko urriaren 4a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1842ko apirilaren 14a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Lehen Karlistaldia |
Biografia
aldatu1798an alfereza zen, eta urtebete geroago Roshforteko erasoaldian hartu zuen parte. 1805ean tenientea zela, atxilo hartu zuten Trafalgarko guduan. Espainiako Independentzia Gerran, lehorrean borrokatu zen, eta zauritu egin zuten. Gerra amaitutakoan, Santanderko portuko kapitain izendatu zuten, eta bi urte geroago Bilboko bigarren komandante. Bilboko defentsan jardun zuen, Lehen Gerra Karlistaren garaian. Brigadier egin zuten, 1837an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.