Fats Waller, jaiotza-izenaz Thomas Wright Waller (New York, AEB, 1904ko maiatzaren 21a - Kansas City, AEB, 1943ko abenduaren 15a), Estatu Batuetako jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea izan zen.

Fats Waller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Wright Waller
JaiotzaNew York1904ko maiatzaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKansas City1943ko abenduaren 15a (39 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaDeWitt Clinton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)James P. Johnson
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea, abeslaria, kantugilea, jazz musikaria, orkestra zuzendaria eta musika-talde gidaria
Jasotako sariak
KidetzaFats Waller & His Rhythm
Izengoitia(k)Fats Waller
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuaorganoa
pianoa
ahotsa

IMDB: nm0909043 IBDB: 12543
Spotify: 0DYWCXTkNqGFZIf67SrWEa iTunes: 272664 Musicbrainz: 569fc5bf-bcb6-4bc5-9a00-bd0d258e34f1 Songkick: 8393693 Discogs: 253482 IMSLP: Category:Waller,_Fats Allmusic: mn0000162762 Find a Grave: 3474 Deezer: 15277 Edit the value on Wikidata

Jazzaren historiako piano-jotzailerik bikainetako bat izan zen.

Biografia

aldatu

Hamabost urte zituela piano-jotzaile profesional gisa aritu zen kabaretetan eta antzokietan. Jazzeko kantari eta musikari handiekin jardun zuen: Bessie Smith, Louis Armstrong.

1930. urte aldera abestiak idazten hasi zen, eta 1934tik aurrera ehunka grabazio egin zituen bere talde txikiarekin.

Umore, asmamen eta irudimen handia zuen. Jazzeko lehen organo-jotzailea izan zen. Pieza ezagunen egilea da, hala nola Ain´t Misbehavin´, Honeysuckle Rose, Squeeze Me eta beste asko.

Zenbait filmetan ere -Stormy Weather (1943)- esku hartu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fats Waller  

Erreferentziak

aldatu