Eurokomunismoa Europako hego-mendebaldeko alderdi komunista batzuek (Italia, Frantzia eta Espainiakoek nagusiki) estatu kapitalista aurreratuenetan bultzatu nahi izan zuten dotrina politikoa da, Sobietar Batasunaren eredu komunista ontzat jotzen ez zuena. Eurokomunismoaren arabera, sozialismorako bidean, sistema kapitalistaren barne-kontraesanak sakondu eta gizarte zibilaren oinarri demokratikoak sendotu behar ditu langileriak eta, demokrazia burgesak eskaintzen dituen hauteskundeen bidez, aginpidera heldu. Eurokomunismoa 1970. urteetan zabaldu zen Europako hego-mendebaldeko alderdi komunistetan, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarrak bultzatuta, eta 1982. urtetik aurrera gainbehera hasi zen taktika politiko gisa.

Santiago Carrillo, eurokomunismoaren bultzatzaileetako bat (2006).
Sandro Pertini Italiako presidentea, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarraren hiletan.

Iraultzaren ideia bertan behera utzi zuten eta eredu hori bereganatu zuten Europako lehenengo alderdi komunistak Italiakoa eta Frantziakoa izan ziren; demokraziarako bidean, jokabide horren alde egin zuen Santiago Carrilloren gidaritzapean zegoen Espainiako Alderdi Komunistak ere.

Eurokomunismoaren oinarriak

aldatu

Eurokomunismoak kontsideratzen du, oso zaila dela iraultza sozialista bat herrialde kapitalistetan ematea. Ondorioz, alderdiak buruzagitza eraman beharko luke, abangoardia proletario baten bidez eta masa-alderdi bat bihurtuz. Taktika honek, etorkizun batean, base sozialak handitzera eramango luke gizartea. Esan behar da, eurokomunismoak ez diola iraultzari uko egiten, oso zaila denez beste bide bat aurkitu baizik. Gerra Hotzaren amaierak ezker alderdi europar guztiak defentsiban jarri eta erreforma neoliberalak gai-zerrenda izan aurretik, alderdi komunista askok zatiketak izan zituzten, eskuin alderdiek sozialdemokrazia adoptatu zuten eta ezker alderdiek identifikatu zitezkeen posizio komunistak izaten ahalegindu ziren.

Eurokomunistek alderdi bakarraren eta proletarioen diktaduraren ideiei uko egiten diete, kapitalismoagandik desberdina den eta base sozialista bat duen produkzio-sistema eta aberastasunen banaketa bat eraikitzeko nahiarekin. Eurokomunistentzat, demokrazia, sozialismoa eraikitzeko beharrezko erreminta bat da.

Eurokomunismoari kritikak

aldatu

Eurokomunismoari kritika asko egin zaizkio, korronte eta alde politiko desberdinetatik.

Kritiko batzuek diote, alderdi eurokomunistek zailtasunak dituztela antzeman daiteken estrategia garbi bat sortzeko. Eurokomunistek sobietarrengandik desberdinak izan nahi dutela erreklamatzen dute, baina inoiz ez dute programa original eta sinesgarri bat sortu.

Kritiko liberal batzuk, eurokomunismoa komunismo sobietarrak egindako krimenengandik absolbitzeko saiakera bat dela diote.

Leninisten iritziz, eurokomunistak langileen kausaren traidoreak dira, marxismoaren interpretazio oker batzuen ondorioz. Leninisten iritziz, ez da posible gobernu komunista batera erreformen bitartez iristea, iraultzaren bidez baizik. Marx eta Engelsen obretatik, esan daiteke eurokomunismoak bien obrak kontraesaten dituela, Marx eta Engelsen konklusio gehienei uko egiten baitie.

Sozialdemokratikoen ikuspuntutik, sistema demokratikoarekin izan dezaken adhesioa dudetan jartzen du.

Garapena Espainian

aldatu

Espainian hainbat erakunde, talde eta alderdi desberdin izan ziren ideologia marxista-leninista zutenak eta hasiera batean Espainiako Alderdi Komunistaren (PCE) “Adiskidetze Nazionalaren” politikaren eta hark suposatzen zituen tesi eurokomunisten kontra posizionatu zirenak.

Espainian, eurokomunismoari egindako kritika ideologiko garrantzitsuena Carlos Tuyaren, Langileen Alderdi Komunistaren (PCT) buruzagiaren, eskutik dator bere “Estatuaren funtzio historikoa eta demokrazia” liburuan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu