Artikulu hau gladiadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartako (argipena)».

Espartako[1] (Trazia, K.a. 113, Lucania K.a. 71) (latinez Spartacus) erromatar garaiko esklabua izan zen, zein K.a. 73 eta 71 bitartean Italiako esklaboen matxinadaren burua zen. Gladiatore ohiez eta esklaboez osatutako armadak legio asko garaitu zituen Hirugarren Zerbitzari-Gerra zelakoan.

Espartako

Bizitza
JaiotzaTrazia
Herrialdeabaliorik ez
HeriotzaLukania, K.a. 71ko apirila
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakGladiadorea eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakThird Servile War (en) Itzuli
Battle of Mount Vesuvius (en) Itzuli
Espartako (Denis Foyatier, 1830). Louvre museoan ikusgai

Espartakoren jatorriari buruz teoria ezberdin batzuk daude. Batek dio atzemandako soldadu traziarra zela. Besteak Erromako armadan aritutako iheslari zela. Azken horren arabera, Espartakok erromatarren alde borrokatu ondoren, desertatu zuen. Atzemandurik, esklabo bihurtu zuten eta Lentulo Batiatoko gladiadore-eskolara bidali zuten.

K.a. 73an, Espartako 70 bat lagunekin batera gladiadore-eskolan matxinatu zen. Sukaldeko ganibetekin eta gurdi batetik lapurtutako armekin Vesuvio sumendian ezkutatu ziren. Baserrietako beste esklabu batzuek bat egin zuten. Eskualdean zehar ibili ziren, hiltzen eta lapurtzen. Arrakasta zela eta, 90.000 gizon izatera iritsi zen Espartakoren armada.

Esklabotzan oinarritutako horrelako gizarte batean, esklaboen matxinada arriskutsua oso izan zitekeen. Senatuak 3.000 gizonetako legioa bidali zuen Espartakoren kontra, baina esklaboek suntsitu zituzten Vesuvio sumendian.

Beste bi legioak garaitu ondoren, Italiako hegoaldean eman zuten negua. Orduko, matxinoen artean zahar, ume eta emakume asko zeuden, borrokatzeko gai ez zirenak. Udaberrian, Galia aldera jo zuten, Senatuko beldurrarako. Bi kontsul bidali zituzten arren, Italiako erdialdean Espartakok menderatu ahal izan zituen (nahiz eta baja andana jaso), eta iparraldera egin zuten. Hor, Galia Zisalpinako armada ere garaitu zuten.

Espartakoren erorikoa.

Galia aldera joan nahi bazuen ere, hegoaldera egin zuten, jarraitzaileek hala eskatuta. Baten bat, halere, Alpeak zeharkatuta, etxeratu zen. Gainerakoek Krasoren legioak menderatu ostean, hegoaldera jo zuten, Mesina aldera. Hor, K.a. 72ko negua eman zuten.

Piratekiko Siziliara igarotzeko hitzarmena bertan behera utzita, Krasok berriro eraso egin zien Espartakoren gizon-emakumeei. Krasok inguratu zituen Calabrian. Senatuak Ponpeiori eta Lukulori deitu zioten Hispaniatik eta Anatoliatik hurrenez hurren.

Espartakok Krasoren setioa apurtzea lortu zuen, baina ihesean harrapaturik geratu ziren. Silarius ibaiko batailan hil zen Espartako. Gainerakoak, iparraldera egin zutenean, Ponpeiok atzeman zituen. 6.000 esklabu inguru gurutzatu zituzten via Appian zehar. Krasok ez zuen gorputzak kentzeko agindua eman, eta, beraz, bidaiariek hildakoak ikusi behar izan zituzten urteak pasa ondoren ere.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espartako