Erratzu
Erratzu Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Bi auzo ditu: Gorostapolo eta Iñarbil. 2022 hasieran, 484 biztanle zituen.[1]
Erratzu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Erratzu herriaren irudi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W |
Demografia | |
Biztanleria | 484 (2022) |
Biztanleria
aldatu1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1098 | 1010 | 870 | 671 | 572 | 542 | 505 | 490 | 479 |
Kultura
aldatuBestak eta ospakizunak
aldatuHerriko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan.
Inauteak Hausterre-egunaren aurreko azken igandean hasten dira; beraz, ez dute egun finkorik, urtero aldatzen baita. Hiru egun irauten dute. Herriko gazteek lau danbolin nagusi izendatzen dituzte, bi mutil eta bi neska. Horiek urteko ospakizun guztiak antolatzen dituzte, inauteriak, bestak...
Inauteetako lehenbiziko egunean, gazteek, bi taldetan banatuak eta soinulariak lagun, eskea edo puska biltzea egiten dute herrian barna. Etxe batera ailegatzean, larrainean edo barnean, jatera eta edatera ematen diete; lehengo denboretan, txistorra, odolkia edota arrautzak ere jasotzen zuten, baina gaur egun dirua bildu ohi dute. Astelehenean, talde batek Untxideko eskea egiten du, eta besteak Gorostapalotik hasi eta Azkarateraino.[2]
Astearte goizean, bi taldetan, Iñarbil eta Iñarbegi korritzen dituzte. Bazkalondoan, desfilea egiten da. Damak dira pertsonaia nagusiak.[oh 2] Zuriz jantzirik, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalirik ateratzen dira, berek zanbonbak izendatzen dituzten dunbalak joaz.[3]
Euskara
aldatuErratzun[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.
Ondarea
aldatu- Apeztegia jauregia, XVII. mendearen bigarren erdikoa.[6][7]
- Goienetxe jauregia, XVIII. mendearen bigarren erdikoa.[6][7]
- Herriko ostatua, XVIII. mendekoa.[6]
- San Pedro eliza, XVI-XX. mende bitartekoa.[6]
- Etxenike jauregia, Iñarbil auzoan.
- Xorroxin ur-jauzia, Gorostapalo auzoan.
Erratzuar ezagunak
aldatu- Jose Apeztegia (169?-1746), Nafarroako Bikario Nagusia eta priorea, Iruñeko kalonjea, irakaslea eta idazlea. Bere garaiko Europako gizonik garaienetakoa omen zen.
- Juan Lorenzo Irigoien Dutari (1712-1778), Iruñeko apezpikua.
- Migel Jose Mariano Irigoien Dolarea (1785-1852), Nafarroako probintzia-senataria, elizgizona eta teologoa.
- Ricardo Zabaltza (1898-1940), sindikalista eta politikaria.
- Jose Mari Apezetxea (1927-2017), margolaria.
- Xabier Ibargarai (1985), palaria.
Argazki galeria
aldatu-
Erratzu herriaren sarrera.
-
Erratzu
-
Karrika
-
San Pedro eliza
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ Inauteri giroa nagusi izanen da igandetik asteartera Erratzun ere. Xorroxin irratia, 2023ko otsailak 15, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ Erratzu: Inauteriak 2020, damak eta mozorroak. Dantzan, dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ «Erratzu» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ «Baztango euskara» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ a b c d Arozamena Ayala, Ainhoa, García Nieto, Fernando. Erratzu. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- ↑ a b Erratzuko antzinako eraikin nobleak. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Erratzu | ||
---|---|---|
Gorostapolo | Iñarbil |