Jaietako eskeak, puska biltzeak edo besterik gabe biltzeak lagun-taldeek herrietan zehar etxez etxe egiten dituzten ibilaldiak dira, kantuz, dantzaz eta jai giroan, jaiak ospatzeko dirua edo jaietan oturuntzak prestatzeko janaria eskatuz. Batzuetan, haurrak izaten dira eskeak egiten dituztenak eta orduan goxokiak eta txanponak ematen zaizkie. Euskal Herrian eskeak edo biltzeak Domu Santu bezperan, Gabon egunean, Olentzero pertsonaia lagun, Santa Agata jaian, inauterietan (Txitxi-burruntzi egunean oturuntzako janariak biltzeko, esaterako) eta udako herriko jaietan izaten dira.

Zingar-arrautze biltzea, Berako inauterietan.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.