Elfriede Johanna Therese Jaksch (Riga, 1842ko irailaren 4aViena, 1897ko irailaren 18a[1]), Schack von Igar izengoitiaz ere ezaguna, letoniar idazlea izan zen, alemanez idatzi zuena.

Elfriede Jaksch

Bizitza
JaiotzaRiga, 1842
HeriotzaViena1897ko irailaren 18a (54/55 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaVerein der Schriftstellerinnen und Künstlerinnen Wien (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Rigan jaio zen 1842ko irailean[1]. 18 urte zituela, Robert Georg Jaksch (1835-1915) tallinndarrarekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituen harekin, Hermine Auguste eta Pauline Marianne. Jakschek asko bidaiatu zuen Europan, Asian eta Afrikan zehar[2]. Bere bidaietan Rudolf Gottschall poeta, Friedrich von Bodenstedt idazlea, Paul Lindau idazlea, Gabriel von Max artista eta beste hainbat pertsona ospetsu ezagutu zituen[2]. 1885ean, Vienara joan zen alabekin bizitzera, eta han literatura-saloi bat antolatu zuen. Oso gaztea zela, Alexandro II.a tsarrak Errusiako Inperioan joputza ezabatzearekin lotutako gertakarien lekuko izan zen. Esperientzia horretan oinarrituta, hiru liburukiko eleberria idatzi zuen, Licht, mehr Licht!, non herriaren askatasun nahia eta autodeterminazio-eskubidea deskribatu zituen[3]. Arreta handia jarri zion gizartearen heziketari, humanismoaren asmo guztiak horren bidez bakarrik lor zitezkeela uste baitzuen. 1897ko irailaren 18an hil zen Vienan[2].

Lan hautatuak

aldatu
  • Eine Schweizerreise
  • Der Schwur auf dem Oelberg
  • Licht, mehr Licht!
  • Herzens-Irrlichter
  • Pyramide und Oelberg, Erinnerungsblätter an eine Orientreise (1879)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Alemanez) «Jaksch, Elfriede Johanna Therese (Ps.: Elfriede Schack v. Igar) (1842-1897)» BBLd – Baltisches Biografisches Lexikon digital (Baltische Historische Kommission) (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  2. a b c (Alemanez) Pataky, Sophie. (2014). «Elfriede Jaksch» Lexikon deutscher Frauen der Feder: Vollständiger Neusatz beider Bände in einem Buch. Brasov: Zenodot Verlagsgesellscha, 291 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  3. (Alemanez) Schack von Igar. (2015). Der Schwur auf dem Oelberg. Paderborn: Salzwasser-Verlag GmbH, 1-10 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).

Kanpo estekak

aldatu