Cochinos badiako inbasioa

Cochinos badiako inbasioa (Kuban Giróngo gudua izenaz ezaguna; gaztelaniaz: Invasión de Playa Girón) Kuba inbaditzeko arrakastarik gabeko saioa izan zen, 1961eko apirilean, Fidel Castroren gobernua erorarazteko. Inbaditzaileak CIAk entrenaturiko erbesteratu kubatarrek osatzen zituzten, AEBetako armada lagun. Kubako armadak inbaditzaileak hiru egunean garaitu zituen.

Cochinos badiako inbasioa
Gerra Hotzaren zati
Cochinos badiaren kokapena
Data1961eko apirilaren 17tik 19ra
LekuaCochinos badia, Kuba
Koordenatuak22°13′00″N 81°10′00″W / 22.21667°N 81.16667°W / 22.21667; -81.16667
EmaitzaKubatar iraultzaileen garaipena
Gudulariak
 Kuba  AEB
Kuba Kubatar erbesteratuak
Buruzagiak
Kuba Fidel Castro
Kuba José Ramón Fernández
Kuba Juan Almeida Bosque
Kuba Che Gevara
Kuba Efigenio Ameijeiras
Ameriketako Estatu Batuak John F. Kennedy
Ameriketako Estatu Batuak Grayston Lynch
Kuba José Pérez San Román
Kuba Erneido Oliva
Indarra
25.000 soldadu
200.000 milizia
9.000 polizia armatu
1.5000 kubatar erbesteratu
2 CIA agente
Galerak
176 hildako 118 hildako
1.201 zauritu

Aurrekariak

aldatu

1959an boterea hartu ondoren, kubatar iraultzaileek azalera handiko lur-jabetzak bereganatzeari ekin zioten, batik bat kanpoko jabeenak. Halaber, Sobiet Batasunarekin lerrokatu zen Castroren gobernua, AEBen kontrako Gerra Hotzean bete-betean sartuta. 1960an AEBek sal-erosketen blokeoa ezarri zuen Kubarekin, eta 1961eko urtarrilean Dwight Eisenhowerren gobernuak harreman diplomatikoa eten egin zuen.

1961eko apirilaren 15ean, hegazkin estatubatuarrek Kubako aireportuak bonbardatu zituzten. Horren ondorioz, kubatar hegazkin ugari, zibilak zein militarrak, suntsitu zituzten, baina ez denak, uhartean zehar sakabanatuta baitzeuden. CIAren asmoa zen 1.400 mertzenarioko armada, berak errekrutatua eta entrenatua, lehorreratzea.

Lehorreratzea

aldatu

1961eko apirilaren 15an, Kuban Playa Giróngo inbasio saiakera egin zuten Castroren aurka AEBetako CIA agentziak antolatuta.

Apirilaren 17an, goizeko 1:15 inguruan, 2506 brigada Playa Larga eta Playa Girón hondartzetan lehorreratu zen, Cochinos badiako ekialdean, Habanatik 202 kilometrora.

Hasiera batean erresistentzia handirik topatu ez bazuten ere, aurreko eguneko bonbardaketatik suntsitu ez ziren kubatarren bederatzi hegazkinek Houston eta Río Escondido itsasontziak baliogabetu zituzten, eta horrela, inbaditzaileek lehorreko indarrendako arma hornidura galdu zuten.

Emeki-emeki, Kubako tropa erregularrak, zenbait miliziekin batera, bertaratu ziren, erasoari buru egiteko. Apirilaren 18an inbaditzaileek atzera egin behar izan zuten, eta biharamunean, errenditu. Munizio eskasiak eta kubatarren nagusitasunak airean markatu zuten inbasioaren patua.

Uharte txiki batek munduko inperio militarrik handienari irabazi zion. 1.500 inguru kubatar emigrante Kubako Iraultza deuseztatzen saiatu ziren. Ehun bat inbasore hil ziren eta ia 1.200 atzeman zituzten. Beren presoen truk, medikamentuz beteriko itsasontzia bidali behar izan zuten AEBek.[1]

Ondorioak

aldatu

Garaipenak Fidel Castroren eta iraultza sozialistaren irudia goratu zituen. AEBentzat, ordea, porrota beheramendu lotsagarria izan zen. Inbasioaren nondik norakoa aztertu ondoren, Kennedy presidenteak Robert F. Kennedy anaia jarri zuen Mangosta Operazioaren buru. Asmoa zen sabotaiak eta terrorismoa egitea, irlaren barrenetik altxamendua sor zedin. Bigarren inbasioa beharrezkoa izanez gero, AEBek ez zuten zuzenean parte hartu behar.

Inbasioaren ostean, Kuba areago hurbildu zen SESBera. Horren ondorioz, uhartean misil nuklearrak paratzen hasi ziren 1962an. AEBak ohartutakoan, Misilen Krisia deritzon kinka larria sortu zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu