Ciudad Universitaria (UNAM)
Ciudad Universitaria (euskaraz: «unibertsitate-hiria») Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoaren (UNAM) campus nagusia da, Mexiko Hirian kokatua hegoaldeko Coyoacán auzoan. Mario Pani eta Enrique del Moral arkitektoek diseinatua, eraikin ugari batzen ditu: Estadio Olinpikoa, 40 fakultate eta institutu, Kultura Zentroa, erreserba ekologiko bat, Liburutegi Nagusia eta museo batzuk. 1950eko hamarkadan eraiki zen, "El Pedregal" izeneko laba gotortu zelai batean, hiriguneko eraikin zaharkituak ordezteko. 1954an osatu zen. 2007an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ciudad Universitaria (UNAM) | |
---|---|
Ciudad Universitaria de la UNAM | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Koordenatuak | 19°19′56″N 99°11′17″W / 19.33222°N 99.18806°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1954 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Mario Pani (en) Enrique del Moral (en) |
Azalera | 176,5 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1250 |
Eskualdea[I] | Latinoamerika eta Karibea |
Izen-ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
|
Eraikinak
aldatuLiburutegi Nagusia
aldatuLiburutegi Nagusia Gustavo M. Saavedra eta Juan Martínez de Velasco-k diseinatu zuten. 400.000 liburu inguru ditu[1].
Kanpoaldea Juan O'Gorman artistak egindako horma-irudiz apaindua dago. Lau fatxadak gaika landatuak daude:
- Iparraldea: iragan prehispanikoa
- Hegoaldea: iragan koloniala
- Ekialdea: oraingo mundua
- Mendebaldea: Unibertsitatea eta Mexiko modernoa
Estadio Olinpikoa
aldatuMéxico 68 Estadio Olinpikoa, 1954an eraikia jatorrizko hirigintza planaren barnean. Augusto Pérez Palacios, Jorge Bravo eta Raúl Salinas-ek eraiki zuten eta apaindura Diego Riveraren lan artistikoa da. Jatorrizko izena Estadio Olinpikoa (gaztelaniaz: Estadio Olímpico) zen soilik, baina izena aldatu zioten 1968ko Olinpiar Jokoen egoitza bihurtu baitzen. Egun Club Universidad Nacional futbol taldearen eta "los Pumas CU" errugbi taldearen egoitza da. 68.000 ikuslerentzako edukiera du.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu