Charlotte de Bournon
Charlotte de Bournon (Metz, 1753ko otsailaren 14a – La Chapelle-en-Serval, 1842ko abuztuaren 4a[1]) frantziar idazlea izan zen[2]. 40 eleberri inguru idatzi zituen 1780-1826 urteetan[3].
Charlotte de Bournon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Metz, 1753ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | La Chapelle-en-Serval, 1842ko abuztuaren 4a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Kidetza | Arcadiako Akademia |
Bizitza
aldatuJacques de Bournonen alaba, Charlotte de Bournon Metzen jaio zen, Trois-Évêchés eskualdean, 1753ko otsailaren 14an. Jacques Louis de Bournon neba nagusia mineralogiara dedikatu zen bitartean, Charlotteri literaturarekiko interesa piztu zitzaion. 1769ko martxoaren 7an, Charlotte de Bournon Jean-Étienne Malarmé militarrarekin ezkondu zen.
1778an, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran, Estatu Batuetara joan zen senarrarekin batera. Geroago bidaia honek bere hirugarren eleberria, Le Fripon parvenu, inspiratu zuen[4].
1780az geroztik, idazteari ekin zion eta eleberriak aldizka plazaratu zituen. 1782an, Henri-Alexis Cahaisserekin elkarlanean, Le Fripon parvenu, ou Histoire du sieur Delzenne liburua idatzi zuen, 1780ko maiatzaren 3tik ekainaren 28ra Bastillara eraman zuena[5]. Ondasuna galdu zuenean, 1783an Benjamin Franklini laguntza eskatu zion[4].
Iraultza eta Inperio garaian, idazten jarraitu zuen, eta 1826ra arte liburuak kaleratu zituen.
Charlotte Bournon-Malarmé 1842ko abuztuaren 4an hil zen La Chapelle-en-Servalen, Oise departamenduan[1].
Lan hautatuak
aldatuCharlotte Bournon-Malarmé idazle oparoa zen eta berrogei eleberri inguru idatzi zituen. Gehienak Londresen argitaratu ziren[6].
- Lettres de milady Lindsey (bi liburukitan, 1780)
- Mémoires de Clarence de Weldoné (bi liburukitan, 1780)
- Le Fripon parvenu (1782)
- Anna Rose-Tree (bi liburukitan, 1783)
- Histoire d’Eugénie de Bedford (bi liburukitan, 1784)
- Richard Bodley (bi liburukitan, 1785)
- Tout est possible à l’amitié (bi liburukitan, 1786)
- Lettres de milord Walton à sir Hugh (bi liburukitan, 1789)
- Les trois Sœurs (lau liburukitan, 1795)
- Les trois Frères (bi liburukitan, 1798)
- Théobald Leymour (hiru liburukitan, 1799)
- Miralba, chef de brigands (bi liburukitan, 1800)
- Plus vrai que vraisemblable (hiru liburukitan, 1801)
- Le Temps passé (bi liburukitan, 1801)
- Peut-on s’en douter ? (bi liburukitan, 1802)
- Les deux Borgnes (hiru liburukitan, 1803)
- Les trois Générations (hiru liburukitan, 1804)
- Alicia (bi liburukitan, 1805)
- Thècle, ou le Legs (hiru liburukitan, 1806)
- Hannibal (bi liburukitan, 1808)
- Les Orphelins de Holy-Island (hiru liburukitan, 1809)
- Les trois Familles (lau liburukitan, 1810)
- Héléna Aldmar, ou le Rigame (lau liburukitan, 1810)
- Qui ne s’y serait trompé (hiru liburukitan, 1810)
- Le Naufrage (bost liburukitan, 1812)
- Stanislas, roi de Pologne (hiru liburukitan, 1812)
- Charles et Arthur (hiru liburukitan, 1813)
- Constance Dauvalière et Jules Despernon (hiru liburukitan, 1813)
- La Famille Tilburry (hiru liburukitan, 1816)
- Lancelos-Montagu (hiru liburukitan, 1816)
- Egbert Névil (hiru liburukitan, 1817)
- Olympia et Ethelwolf (hiru liburukitan, 1818)
- Les Pensionnaires (hiru liburukitan, 1818)
- La Sourde et Muette (hiru liburukitan, 1819)
- Les Ruines d’un vieux château de la haute Saxe (hiru liburukitan, 1821)
- Phédora et Adelina (lau liburukitan, 1822)
- Le Brigand démasqué (hiru liburukitan, 1824)
- Les deux Propriétaires d’un vieux château dans les Hautes-Alpes (lau liburukitan, 1824)
- Lequel des Deux ? ou les Frères jumeaux (hiru liburukitan, 1826)
- Milord Elive (hiru liburukitan)
- Edward et Henri (hiru liburukitan)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Frantsesez) La Chapelle-en-Serval. Naissances, mariages, décès. (argitaratze data: 1833-1842), 177 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
- ↑ (Frantsesez) «Charlotte de Bournon Malarme (comtesse de, 1753-1830?)» BnF Data (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
- ↑ (Frantsesez) Leclerc, Charles L. (1975). Biographie des grands Lorrains. Metz: Société messine d'éditions et d'impression, 38 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Franklin, Benjamin. (2008). Cohn, Ellen R. ed. The Papers of Benjamin Franklin: January 21 Through May 15, 1783. Yale University Press ISBN 0300134487. (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
- ↑ (Frantsesez) Révolutions de Paris, en 1789, avec des détails historiques et anecdotiques. (argitaratze data: 1789), 157 or..
- ↑ (Frantsesez) Bellard, André. (1966-1967). «Pléiade messine» Mémoires de l'Académie nationale de Metz 59.