Arteaga
- Artikulu hau Bizkaiko Arratiako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artea (argipena)».
Artea[1] (izen ofiziala: Artea; izen historikoa: Gaztelu-Elexabeitia) Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia eskualdekoa. Herriaren historia eta arkitektura zaharra direla eta, ondasun interesgarriak ditu. biztanle zituen 2016. urtean.
Artea | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Artea herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Arratia | ||||||||||
Izen ofiziala | Artea | ||||||||||
Alkatea | Alberto Intxaurraga Goti (EAJ-PNV) | ||||||||||
Posta kodea | 48142 | ||||||||||
INE kodea | 48023 | ||||||||||
Herritarra | arteaztar, arteaztar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°08′00″N 2°47′03″W / 43.1334°N 2.7843°W | ||||||||||
Azalera | 12,4 km² | ||||||||||
Garaiera | 130 metro | ||||||||||
Distantzia | 25 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 754 (2023) 8 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,08 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 15,68 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 13,89 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 54,88 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 70,19 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 2,22 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,84 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 75,81 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [4] | % 64.65 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.artea-udala.org |
Izena
aldatuHistorikoki bi elizatek osatzen zuten udalerri hau, Gazteluk eta Elexabeitiak, parrokia banarekin. Done Mikelen izenekoa zen Elexabeitiakoa baina Gaztelukoa sute batean erre zen, eta udalerria osatzeko unean, beste parrokia bat egin behar zela erabaki omen zen, eta Arteaga izeneko parajea erabaki zen horretarako, hortik udalerriaren izena[5].
Ahoskeraren aldetik, Artea forma zabaldu zen herria izendatzeko, eta 20. mendeko azken laurdenean forma hori erabaki zuen ofizialtzat Udalak.
Zenbait urtez Euskal Abertzaletasunaren Museoa herrian kokatuta egon zelarik, Museo honi estuki lotutako Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Sabino Arana Fundazioak ere Artea eta Artea-Arratia formak erabili izan zituzten, eta horrek Artea forma indartu zuen[6]. Hala ere, Sabin Arana Goirik idatziriko Lecciones de ortografía del euskera bizkaíno liburuan[7] Artea esan arren Arteaga idatzi behar zela zehaztu zuen[5].
Izenik ez nahasteko, kontuan hartu behar da Gautegiz Arteaga izeneko beste udalerri bat dela Bizkaian, Busturialdean; eta Busturialdeko Arteaga horretan dagoela Arteagako Gaztelua, ez duela eraikin horrekin zerikusirik Arratiako Arteako Gaztelu elizatearekin.
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatuArteak udalerri hauek ditu mugakide:
- Ekialdean: Dima.
- Mendebaldean: Zeberio.
- Hego-mendebaldean: Orozko.
- Iparraldean: Arantzazu.
- Hegoaldean: Areatza.
Auzoak
aldatuArteako udalerriak auzo hauek ditu:
- Astuibehekoa
- Astui
- Bildosola
- Elexabeitia
- Errotabarri
- Ezparta
- Garai
- Gaztelu
- Larrazabal
- Ugarte
- San Martin
Ingurune naturala
aldatuArtea, Arratia ibaiaren haranean kokatzen den beste bizkaitar udalerrietako bat da. Nerbioiaren ibaiadarra den Arratiak udalerria zeharkatu egiten du eta bertaraino heltzen dira Errekagaigerra eta Laurreta errekak. herri honetako bizimodu ekonomikoak 2 oinarri zituen: bata, pasabideen zaingoa eta bestea, ibaiaren ustiapena. Horretaz gain, nekazal eta abel iharduerak ere berebiziko garrantzia zuen.
Arratia ibaiaren arroan kokatutako herri honek mendi ugari ditu, Murga (608 metro) eta Bikotzgane (614 metro) besteak beste.
Demografia
aldatuArteagako biztanleria |
---|
Politika
aldatu2023eko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Alberto Intxaurraga Goti (EAJ) da Arteako alkatea.
2015eko udal hauteskundeak
aldatuArteagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 3 / 7 |
3 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 2 / 7 |
2 / 7 |
|||
Aldatuz Herri Plataforma (AHP) | 2 / 7 |
2 / 7 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuUEMAko kidea da herria[10], biztanleen % 84,4 baitira euskaldunak.
Mendebaleko euskararen aldaera bat dute tokiko euskalkia: Arratiako hizkera[10], hain zuzen ere.
Jaiak
aldatu- Herriko jaiak irailaren 9an ospatzen dira.
- Migel deuna, irailaren 29an.
- Janarien eta Eskulanen Euskal Azoka, iraileko hirugarren larunbatean.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Migel eliza, XVI.mendekoa, oso eraikin ikusgarria da, bai kanpoaldean duen herri arkitekturaren kalitateagatik, bai osatzen duten eraikinen bolumen mailakatuagatik; baina harrigarriena zurgintzaren arteak lortzen du (elizaren kanpoaldea zurez egina baitago). Oin errektangeluarra du, bolumen mailakatua. Zurezko XVI.mendeko eskulturak ditu atarian eta hainbat elementu interesgarri. 1990ean izan zen berritua.
- Santiago ermita. Done Jakue Apostoluari eskainia, oinplano errektangeluarra eta atsedenleku bat ditu.
- Galiano dorretxea Artea eta Zeberio arteko bidean dago, eta XVI. mendekoa omen da.
- Torrea dorretxea gurutzearen gaineko gailurrean kokatuta dagoena, Andra Mari elizarekin eta Errotazaharrako errota burdinolarekin bat egiten zuen. Gaur egun, eliza zegoen tokian hilerria dago.
- Ugarte dorretxeak, aurrekoaren antzeko ezaugarriak dituen arren, kutsu errenazentista nabarmenagoa du, eta eragin militarrak ez ditu hain nabarmen.
- Euskal Baserriaren Ekomuseoa.
- Euskal Abertzaletasunaren Museoa.
Artear ospetsuak
aldatu- Leon Bilbao (1916 – 1990), albokaria.
- Benantzio Bernaola, "Karakol" (1903 – 1978), trikitilaria.
- Igor Estankona (1977 –), poeta.
- Imanol Agirre (1974 –), esku huskako pilotaria.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Udalerri osoa hartzen duen izena Arteaga da: Arteagako plaza, Artea doa... Izen historikoak agertzea beharrezkoa denean, soilik: Gaztelu-Elexabeitia edo gaur egungo izenaren atzean jarrita erabil daitezke: Artea (Gaztelu-Elexabeitia), historia alorreko testu, heraldika eta antzekoetan. Halaber, gomendatzen da antzinako elizateen izenak: Gaztelu eta Elexabeitia (-a), eremu horiek izendatzeko gordetzea eta erabiltzea: Elexabeitiko eliza; hilerria Gaztelun dago.»
Iturria: Euskaltzaindia, 145. araua: Bizkaiko herri izendegia - ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Gorrotxategi, Mikel. Elexabeitia eta Gaztelu artean dago Artea(ga). Deia.
- ↑ EAJ-PNV. «EAJ-PNV - Sabino Arana Fundazioak XX. urteurrena ospatu du eta Artean esku-hartzaile historiko guztiak bildu dira» Euzkadi Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ «Lecciones de ortografía del euskera bizkaino / por Arana eta Goiri'tar Sabin» www.europeana.eu (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ «Artetxe Amuriza, Luziano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ a b «Artea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |