Arrigo Boito
Arrigo Boito, Enrico Giuseppe Giovanni Boito jaioa (Padua, 1842ko otsailaren 24a - Milan, 1918ko uztailaren 10a) italiar olerkari, kazetari, eleberrigile, libretogile eta musikagilea izan zen. Scapigliatura mugimenduko kide izan zen.
Arrigo Boito | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Padua, 1842ko otsailaren 24a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1918ko ekainaren 10a) | ||
Heriotza | Milan, 1918ko ekainaren 10a (76 urte) | ||
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Silvestro Boito | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Milan Conservatory (en) | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Music (en) | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | libretista, musikagilea, poeta, kazetaria, gidoilaria, politikaria eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
Mugimendua | Scapigliatura | ||
Izengoitia(k) | Tobia Gorrio eta Almaviva | ||
Genero artistikoa | opera musika klasikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
|
Musika ikasi zuen Milango Kontserbatorioan Alberto Mazzucatorekin 1861 arte. 1866an Giuseppe Garibaldirekin borrokatu zuen Zazpi Asteetako Gerran. 1887 eta 1894 artean Eleonora Duse aktorearen maitalea izan zen. 1889tik 1897ra Parmako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen.
1867an estreinatu zen Mefistofele opera konposatu zuen eta Nerone opera amaitu gabe utzi zuen. Batez ere, Verdiren bi operarentzat idatzi zituen libretoengatik da ezaguna, Otelo eta Falstaffentzat eta Amilcare Ponchielliren operarentzat libretoa, La Gioconda.
Libretoak
aldatu- Amleto (Franco Faccio; 1865)
- Mefistofele (1868)
- Un tramonto (Gaetano Coronaro; 1873)
- La falce (Alfredo Catalani; 1875)
- La Gioconda (Amilcare Ponchielli; 1876)
- Semira (L. San Germano; inoiz antzeztu ez den opera)
- Ero e Leandro (Giovanni Bottesini; 1879 - Luigi Mancinelli; 1897)
- Simon Boccanegra (Giuseppe Verdi; 1881, 1857ko jatorrizkoaren bertsio berrikusia)
- Basi e bote (Riccardo Pick-Mangiagalli; 1927)
- Otello (Verdi; 1887)
- Falstaff (Verdi; 1893)
- Nerone (Boito, Opera amaitu gabe, V. ekitaldia falta da
)