Anatomian, areola hitza (area latinezko hitzaren txikigarria "toki irekia"), edozein area biribil txiki deskribatzeko erabiltzen da, titimuturra inguratzen duen koloreztatutako larruazala, adibidez. Borobil formako beste area batzuk deskribatzeko ere erabiltzen da, zaldarra inguratzen duen hantura, adibidez.

Areola
Emakume baten areola Irudi gehiago
Ugatz baten diagrama
Oharra: 1. Bular-horma 2. Bularreko muskulu handiak 3. Gingilak 4. Titimutur 5. Areola 6. Hodi 7. Gantz ehuna 8. Azala
Xehetasunak
Honen partebularra
Identifikadoreak
Latinezareola mammae
MeSHA01.236.500
TAA16.0.02.012
FMA67796
Terminologia anatomikoa

Guruinak

aldatu

Areolako larruazala, gainontzekoa baino latzagoa da. Bertan, ugatzen esne hodiak daude. Heldu baten titimuturra arreta handiz begiratuz gero, 15 eta 20 irekidura (esne hodiak) ikus daitezke inguru osoan zehar, bertatik esne-emate garaian esnea ateratzen delarik. Beste irekidura batzuk ere badaude, sebo guruinak (Montgomeryren guruinak). Hauek, olioztatze bat sortzen dute garai horretan zehar.

Kolorea eta tamaina

aldatu

Areola guztiek ez dute kolore berbera. Kolore sorta, arrosaska argitik marroi ilunera doa, pertsona bakoitzaren larruazalaren kolorearen arabera, pertsona berean ere aldaerak egonez. Haurdunaldi garaian, iluntzeko joera du, bere jatorrizko kolorea berreskuratuz erditu ondoren, kolore berriarekin ere gera daitekeen arren. Tamaina ere alda daiteke. Areola guztiak ez dira berdinak, batez besteko tamaina 15 eta 40 milimetroko diametroan dagoelarik.

Toki erogenoa

aldatu

Areola eta titimuturra dauden tokia, erogenotzat jotzen da, ferekentzako eta titimuturraren ahozko estimulazioarentzako oso sentikorra dena, sexu harreman baten aurretik egiten diren joko erotikoen zati delarik.

Kanpo estekak

aldatu