Arcangelo Corelli
Arcangelo Corelli (Fusignano, gaurko Ravenako probintzia eta Emilia-Romagna eskualdea, 1653ko otsailaren 17a-Erroma, 1713ko urtarrilaren 8a), biolin-jotzaile eta barroko garaiko musika-konposatzaile italiarra izan zen.
Arcangelo Corelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arcangelo Corelli |
Jaiotza | Fusignano, 1653ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea |
Heriotza | Erroma, 1713ko urtarrilaren 8a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Agriparen Panteoia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera latina |
Irakaslea(k) | Leonardo Brugnoli (en) Giovanni Benvenuti (en) Giovanni Battista Bassani (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, biolin-jotzailea eta biola-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Arcadiako Akademia |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | musika barrokoa musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
|
Biografia
aldatuFusignanoko familiarik garrantzitsuenaren semea eta Alexandro VIII.a aita santuaren iloba zen. Haurtzarotik, biolina jotzen ikasi zuen bere jaioterrian eta beste hiri batzuetan. Erroman, berebiziko ospea lortu zuen biolin-jotzaile gisan, konposaketa teknika Kristina Suediakoaren babespean hobetzen zuen bitartean.
1682an, San Luigi dei Francesiko kaperako orkestrako lehen biolin-jotzaile bihurtu zen. 1710ean, Congregazione dei Virtuosi de Santa Cecilian sartu zen, Arcomelo Erimanteo ezizena hartu zuen urte berean. 1700erako, Corelli, jada, Palazzo della Cancilleriako lehen biolin-jotzailea eta kontzertu zuzendaria zen. Hain ospe handia zuen, non 1706an, Arcadiako Akademian sartu zen: garai hartan ohore handia zen. Bertan, Domenico Scarlatti ezagutu zuen eta handik bi urtera, Georg Friedrich Händel. 1713ko urtarrilaren 8an hil zen Erroman. Santa Maria della Rotonda elizako panteoian lurperatu zuten.
Sonata aurreklasikoaren aitzindari handienetakotzat hartzen da eta concerto grossoaren ordezkari nagusitzat. Haren musikak eragin handia izan zuen Alemaniako konposatzaileen artean, bereziki Johann Sebastian Bach eta Händelengan. Joseph Haydnen lanen ondoren, Corelliren lanak haren garaiko argitaratuen eta berrargitaratuenak izan ziren.
Lanak
aldatuHaren ganbera musikako lanen artean, honako hauek daude:
- 10 sonata hirukotean, bi biolin eta biolontxelo batentzako, opus 1 (1681)
- 18 sonata hirukotean, bi biolin, biola bat eta biolontxelo edo klabikordioarentzako, opus 2 (1685)
- 12 sonata hirukotean, bi biolin eta txirula batentzat, opus 3 (1689)
- 25 sonata hirukotean, bi biolin, biola eta klabizenbaloarentzat, opus 4 (1694)
- 12 sonata biolin, biolontxelo eta klabizenbaloarentzako, opus 5 (1700)-(12.a, La Folia izenekoa)
- 11 bariazio, La Foliaz.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arcangelo Corelli |