Aratzuri
Aratzuri[1] Oltza zendeako kontzejua da. 1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen.
Aratzuri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Aratzuri eta Aratzuriko gazteluaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Oltza |
Posta kodea | 31170 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′57″N 1°43′13″W / 42.815833333333°N 1.7202777777778°W |
Garaiera | 395 m |
Demografia | |
Biztanleria | 396 ({{{urtea}}}) |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 396 biztanle zituen, udalerriko bigarren populatuena izanik, Ororbia eta gero eta Ibero baino lehen. Bertan daude Aratzuriko gaztelua eta eliza erromanikoa.[2]
Historia
aldatu1977ko abuztuan herri honetan Askatasunaren martxaren amaierako ekitaldi erraldoia ospatu zen.
Ondarea
aldatuAratzuriko gaztelua XV. mendean eraiki zuten, eta XVI.ean berreraiki behar izan zuten, suntsituta gelditu eta gero. 1966an monumentu izendatu zuten. Gaur egun, jabego pribatua da, eta herriko ondare nagusia.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
336 | 344 | 358 | 358 | 348 | 341 | 376 | 396 |
Klima
aldatuAukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Azpiegitura eta garraioak
aldatuLa Pamplonesa autobus konpainiak Aratzuri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Konpainia berdinaren beste linea batek Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arazuri aldaeran ere aurki badaiteke ere, Euskaltzaindiaren izendegiak Aratzuri proposatzen du.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |