Amigdalitis
Amigdalitis (zintzurmin edo anginak ere deitua) eztarriko amigdalen hantura da. Populazioan oso zabaldutako gaitza da, nahiz eta haurtzaroa den intzidentzia handieneko garaia eta helduarora iristean gutxituz doan.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amigdalitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | upper respiratory tract disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | familia-medikuntza, infektologia Otorrinolaringologia |
Sintoma(k) | hantura hotzikara |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Azitromizina, cefdinir (en) , dirithromycin (en) , Klaritromizina, ceftibuten (en) , cefpodoxime proxetil (en) , penicillin v (en) , Ibuprofeno, klindamizina, cefpodoxime (en) , (E)-cefprozil (en) , cefdinir (en) , cefaclor (en) eta cefditoren pivoxil (en) |
Identifikatzaileak | |
DiseasesDB | 13165 |
MedlinePlus | 001043 |
eMedicine | 001043 |
MeSH | D014069 |
Disease Ontology ID | DOID:10456 |
Amigdaletan linfozito asko pilatzen dira (B linfozitoak). Gogoratu linfozito horiek immunitate-sistemaren funtsezko elementuak direla, antigorputzak sortzen dituztelako.
Etiologia
aldatuBakterioak eta birusak izan ohi dira amigdalitisaren eragileak. Birusak dira gaitzaren eragile patogeno nagusiak (adenobirusak, errinobirusak, gripearen birusa, Epstein-Barr birusa, influenza birusa...). Bakterioen artean, Streptococcus pyogenes da garrantzitsuena, amigdalitis guztien laurdena sortzen baitu.
Sintoma klinikoak
aldatuKutsapena gaixoarekin kontaktu zuzena edukitzerakoan gertatzen da (musuak, eztula edo doministikuaren aerosolak inhalatuz...) edo fomiteen bidez.
Sintoma ohikoenak honako hauek dira:
- eztarriko mina, irenstean areagotzen dena
- amigdala gorri eta handituak, sarritan zorne-plakak dituztenak
- sukarra
- lepoko gongoil linfatikoen hantura
Tratamendua
aldatuDiagnostiko zehatza egitea ezinbestekoa da tratamendu egokia ezartzeko, mikrobio eragilearen arabera ezberdina izango baita. Birus batek sortzen badu alferrik da antibiotikoak erabiltzea. Kasu honetan sintomak arintzera zuzendu behar da tratamendua (parazetamola erabiliz, esate baterako).
Streptococcus pyogenes bakterioa mikrobio eragilea bada, aldiz, tratamendu antibiotikoak emaitza onak ematen ditu. Penizilina edo eritromizina dira aukerakoak. Tratamendu antibiotikoa bukatu behar da (8-10 egun), hobekuntza egon arren. Gaizki tratatutako amigdalitis bakteriarrak ondorio larriak ekar ditzake, sukar erreumatikoa, eskarlatina edo glomerulonefritis akutua, adibidez.
Amigdaletako infekzio errepikorrak amigdalen erauzketarekin (kirurgiaren bidez) konpondu ohi dira, amigdalektomia izeneko ebakuntza eginez.
Ikus, gainera
aldatu