2004ko urtarrileko uholdeak
2004ko urtarrileko uholdeak urtarrilaren 24ean gertatu ziren Euskal Herriko hainbat lekutan, batez ere Gipuzkoan eta gutxiago Bizkaian[1].
Egoeraren azalpena
aldatuUrtarrilaren 23ko berezitasuna ziren, bere gunea 1015 mb-ekin Iberiar Penintsulan kokatuta zuen Azoreetako antizikloia eta Britainiar uharteen ipar-mendebaldean kokatuta zegoen depresio oso sakona. Bi sistema bariko hauen artean sortutako ipar-mendebaldeko korronteak, bi fronte ia geldikor igarotzen utzi zituen: fronte hotz bat eta bero bat.
Fronte hauei lotutako hodeitza oso poliki hedatzen joan eta prezipitazio ahul-ertainak utzi zituen. Goiko geruzetan egoera egonkorra zen, azalean zegoenaren antzera, ipar-mendebaldeko fluxu ez oso biziarekin. Euriak, batez ere Kantauri isurialdean izan zuen eragina, bereziki Gipuzkoako ekialdean. Bildutako euriak, gainera, urtarrilaren 18tik aurrera metatutako elurra urtu zuen.
Ondorioak
aldatuIbaietako ur-maila asko igo zen, batez ere Gipuzkoako arro batzuetan: Urumean, Orian eta Leitzaranen. Urumea ibaia bere bidetik irten eta arazo larriak eragin zituen Hernanitik behera. Esanguratsua izan zen, Ereñozuko estazioan ibaia 3,13 m-ra heldu zela, ordura arte neurtutako mailarik altuena. Urtarrilaren 23an eta 24an pilatutako prezipitazio kopuruak, 80 mmak gainditu zituen Kantauri isurialdeko leku askotan.
Datuak
aldatuPrezipitazioa urtarrilaren 23an eta 24an | ||
---|---|---|
Euria mmtan | Estazioa | |
104,1mm | Berastegi | |
89,2mm | Oiartzun | |
88,9mm | Urkiola | |
87,6mm | Lasarte-Oria | |
85,0mm | Andoain | |
80,5mm | Otxandio | |
73,5mm | Derio | |
63,2mm | Mungia |