Zeru polo
Ekinozioen prezesioagatik, zeru poloak izarrekiko mugitzen dira, eta, ondorioz, hemisferio bakoitzean izar polarra ez da berbera urteen igaroan. Gaur egun, izar polarra ipar hemisferioan, Hartz Txikiaren isatsaren muturrean aurkitzen dena da, polotik hurbilen dagoena delako, gradu bat baino gutxiagoko distantzia dagoelarik, oraindik gehiago hurbiltzen joango da eta 2100. urtean, zeruko ipar poloa eta izar polarraren arteko distantzia ez da 28' baino gehiagokoa izango. Une honetatik aurrera, poloa izarretik aldenduko da, hau, izar polarra, beste 25.780 urterarte izango ez delarik.
1930 inguruan zeru poloa 11 magnitudeko izar baten ondotik pasa zen, urte batzuez, Polarísima izena hartu zuena. Gaur egun poloa beragandik aldentzen da, urteko 20"ka. Prezesio mugimendu honen epea 25.780 urtekoa da eta mendez mende jeisten doa. Beste alde batetik, zeru poloak euren inguruan mugitzen diren ekliptikaren poloak ez dira aldaezinezkoak, ekliptikaren planoa motelki kulunkatzen bait da, Lurrak, beste planeta batzuengandik jasaten dituen perturbazioen ondorioz.