Kim Jong-un
Kim Jong-un (Piongiang, 1984ko urtarrilaren 8a)[1] Koreako Herri Errepublika Demokratikoko liderra da; herrialde hartako de facto buruzagi gorena, haren aita Kim Jong-il hil zenetik.
- Hau korear izena da, abizena Kim du.
Kimek zuzentzen duen diktaduran, hauteskundeak ez dira libreak eta bidezkoak, gobernuari egindako kritikak jazartzen dituzte, hedabideak erregimenaren kontrolpean daude, Interneteko sarbidea erregimenak mugatzen du, eta ez dago erlijio askatasunik.[2][3][4][5][6][7] Kimen erregimenak milioika pertsona kartzelatu eta hil dituen espetxeen eta lan esparruen sare zabal bat darabil; erregimenak jendea kondenatzen du delitu politikoak direla kausa, eta zigor kolektiboak aplikatzen ditu. Zigor kolektiboen bidez, familia bateko kideei zigorra ezartzen zaie haietako batek egindako krimenengatik.[8] Nazio Batuek adierazi dutenez, Ipar Koreako herritarrak «giza eskubideen urraketa sistematiko, hedatu eta gordinak» nozitzen dituzte, erregimenak «herritarren bizitzaren alderdi guztiak menderatzea bilatzen du, eta barru-barrutik ikaratzen ditu».[2][9] Erregimenak Ipar Koreako ekonomiaren gaineko kontrol zabala du. Funtsean, estatuak kontrolatzen ditu enpresak, eta iparkorearrei murrizketa nabarmenak ezartzen dizkie atzerriko ekonomia jardueretan aritzeari dagokionez.[10] 2013ko abenduaren 12an, Kimek bere osaba Jang Song-thaek exekutatzea agindu zuen, «traizioa» egiteagatik. Uste da Kimek agindu zuela bere anaia erdi Jong-nam hiltzea ere, 2017ko otsailean, Malaysian.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Jong-un |
- ↑ (Ingelesez) «The secret life of Kim Jong-un's aunt, who has lived in the U.S. since 1998» The Washington Post 2016-05-27
Aipua: «They can reveal, for example, that Kim Jong-un was born in 1984 – not 1982 or 1983, as has been widely believed. The reason they're certain? It was the same year that their first son was born. "He and my son were playmates from birth. I changed both of their diapers", Ko said with a laugh.». - ↑ a b (Ingelesez) «North Korea's sidelined human rights crisis» BBC News 2019-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) «The Authoritarian Public Sphere: Legitimation and Autocratic Power in North Korea, Burma, and China» CRC Press (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Cha, Victor D.; Haggard, David C. Kang Foreword by Stephan. (2018-09). Nuclear North Korea: A Debate on Engagement Strategies, revised and updated edition. Columbia University Press ISBN 978-0-231-54824-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) «Why Communism Did Not Collapse: Understanding Authoritarian Regime Resilience in Asia and Europe» Cambridge Core 2013/07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Koo, Bon Sang; Choi, Jun Young; Kim, Junseok. (2016). «Analyzing Kim Jong-un's Survival Strategy from the Comparative Authoritarian Perspective» Pacific Focus 31 (2): 211–231. doi: . ISSN 1976-5118. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Corner, Paul. (2016). Corner, Paul ed. «Non-compliance, Indifference and Resistance in Regimes of Mass Dictatorship» The Palgrave Handbook of Mass Dictatorship (Palgrave Macmillan UK): 413–425. doi: . ISBN 978-1-137-43763-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) «North Korea's sidelined human rights crisis» BBC News 2019-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) «The education of Kim Jong-un» Brookings 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Press, Stanford University. «Hard Target: Sanctions, Inducements, and the Case of North Korea | Stephan Haggard and Marcus Noland» www.sup.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
Aurrekoa Kim Jong-il |
Ipar Koreako buruzagi gorena 2011 - |
Ondorengoa ' |