Brač
Brač (Bračeraz: Broc, latinez Bretia, italieraz Brazza) Kroaziako Split-Dalmazia eskualdeko uharte nagusia da Hvar irlarekin batera.
Brač Brazza | |
---|---|
uhartea | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Kroazia |
Eskualdea | Split-Dalmazia eskualdea |
Herriburua | Supetar (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′40″N 16°39′56″E / 43.3111°N 16.6656°E |
Azalera | 396 km² |
Altuera | 780 m |
Demografia | |
Biztanleria | 14.434 (2011) |
Dentsitatea | 32 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua |
Historia
Erromatarrek Bretia izena eman zioten uharteari. Plinio Zaharrak dagoeneko aipatzen ditu bertako ardoa, oliba olioa eta ahuntz gazta. Dioklezianoren jauregia egiteko harri zuria uhartetik atera zen.
Ondoren avaroak eta eslaviarrak jabetu ziren irlaz. XIII eta XIV mendeetan veneziarrek hartu zuten uhartea eta Brazza deitu zuten, gaur egun italieraz ere izen hau dauka. Hurrengo mendeetan ere esku askotatik pasa zen 1815ean Austria-Hungariako Inperioak eskuratu zuen arte. 1918an Jugoslaviaren barnean gelditu zen eta azkenik Kroazian sartu zen honek askatasuna lortzean.
XIX eta XX mendeetan emigrazio handia jasan zuen, Australia, Zelanda Berria, Argentina eta Txilera batez ere.
Herriak
Uharteko hiriburua Supetar da eta bertan dago kairik handiena. 10 kilometrotara Škrip herrixka dago, K. a. III mendeko herrixka iliriarraren aztarnak dituena.
Hegoaldeko kostan Bol herri turistikoa dago. Aipatzekoa da batez ere Urrezko adarra (kroazieraz Zlatni rat) hondartza.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brač |