Pago

zuhaitz mota. Hostogalkor, hostoerorkor, kaduzifolio
Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».

Pagoak Pagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hosto erorkorrak dira, Europa, Asia, eta Ipar Amerikakoak. Hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak, arrak gerbatan elkartuak, udaberrian ateratzen dira hosto berriak agertu eta berehala eta haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak, pagatxak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira. Pagatxak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (Pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak)

Pago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
SubfamiliaFagoideae
Generoa Fagus
Espezieak
Fagus crenata - pago japoniarra

Fagus engleriana - pago txinatarra
Fagus grandifolia - pago hostandia
Fagus hayatae - Taiwango pagoa
Fagus japonica - pago japoniar urdina
Fagus longipetiolata - Hegotxinako pagoa
Fagus lucida - pago distiratsua
Fagus mexicana - pago mexikarra
Fagus orientalis - sortaldeko pagoa
Fagus sylvatica - pago arrunta[1]

Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbeechnut (en) Itzuli eta beech wood (en) Itzuli

Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa bere jaioterrian.

Lepidoptero batzuk janari legez erabiltzen dituzte pagoak, beste batzuen artean Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hego-pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan aurkitu ahal dira.


Pago arrunten pagadia


Izena

Zuhaitz honen euskal izena latinezko fagum izenetik dator. Bestalde, euskalkietan, euskara baturako hartu den pago forma orokorrenaz gainera, baditu bago, fago eta phago formak ere.

Pagadiak

Pagadiak dira zuhaitz hauen basoak. Euskal Herrian, pagadirik zabalena Iratiko oihana da.

Erreferentziak

  1. UZEI Biologia/1 Landare eta animalien izenak. Elkar, Donostia. 1984

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pago