Mandaperrexil

azenarioa

Azenarioa (Daucus carota) Apiaceae familiako landare espeziea da. Barazki luze, haritsu eta laranja kolorekoa da.

Mandaperrexil
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
LeinuaScandiceae
GeneroaDaucus
Espeziea Daucus carota
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakwild carrot (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Azenario freskoenak hostoekin saltzen direnak dira, gordetzeko kendu egiten baitzaizkie, luzaroago kontserbatzeko propietaterik galdu gabe.

Azenarioak Afganistandik datoz, baina Mediterraneo arroan Kristo aurretik bi mila urte inguruan ere lantzen zuten.

Arabiarrek kuminoa eta oliba olioa botatzen zioten, eta gaur egun ere hala egiten jarraitzen dute Magrebeko herrialdeetan.

Nutrizio-balioa

Azenarioak osasunerako dituen bertuteak duela hainbat mende ezagutzen dira. Ura du gehien bat, baina 100 gr azenariok 0,9 gr proteina ematen ditu, 7,3 gramo karbohidrato eta 0,2 gramo koipe, eta, gainera, zuntzak eta A, C eta E bitaminak. Azenarioaren balio energetikoa 100 gr bakoitzeko 33 kaloria da. Azenarioaren betakarotenoak erradikal askeen aurka egiten du eta melanina ekoizten laguntzen du, hau da, azalaren beltzarantzeaz arduratzen den osagaia.

Barietateak

Azenarioa biurteko landarea da, izotza jasateko gai da eta 100 egun inguru ematen ditu garatzen. Barietate ugari daude, kolore gorrixka edo laranjakoak, eta tamainaren arabera sailkatzen dira.

  • Luzeek 25 cm inguru hartzen dute .
  • Erdi luzeek 15 eta 20 cm bitartean neurtzen dute, eta haietakoa da barietate nantestarra, ezagunenetakoa dena.
  • Erdi laburrek 12 cm inguruko luzera dute.
  • Laburrek ez dute 10 cm baino gehiago. Guérande Frantziako eskualdean eta Nancyn gehien lantzen dituzten barietateak dira.

Sukaldean

Azenarioa oinarri duten jakiak ez dira ugariak, kremaren bat edo beste baino ez, zaporea indartzeko laranja zukua edota natazko lainoa dutela. Ezinbestekoak dira salda, eltzekariak eta sasoiko barazkien menestrak egiteko.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mandaperrexil