undefined

Nuñezek 2025era arte berritu du Athleticekin

Nuñezek 2025era arte berritu du Athleticekin

Atzelariak ez du etete-klausularik sinatu, eta akordio berriaren azken urtean helburuak bete behar dira

Athletic Clubek eta Unai Nuñez jokalariak akordioa lortu dute atzelariaren kontratua 2025era arte luzatzeko. Zuri-gorriak 30 milioi euroko blindajea zuen ezarrita 2023ko ekainaren 30ean amaitzen zen loturan, baina orain ez du etete klausularik jarri.

Nuñez Lezaman dabil alebinetatik (2007) eta 79 partida jokatu ditu lehen taldearekin. 2019ko irailean lortu zuen erabateko nazioartekotasuna Espainiako selekzioarekin, 21 urte azpiko Europako txapeldun izendatu eta hilabete batzuetara, eta bart estreinatu zen Euskal Selekzioan Costa Ricaren aurka, garaipenaren gola sartuta.

Defentsak prentsaurrekoa eskainiko du asteazken honetan, 12:30ean, Lezaman.