Geometrian, zuzena edo lerro zuzena objektu geometriko bat da, infinitupuntuenmultzo batek osatua, azkengabe luzea eta mehea, eta kurbadurarik ez daukana. Zuzen bat definitzeko bi puntu besterik ezagutu ez ditugu behar. Puntuarekin eta planoarekin batera, geometriaren oinarrizko elementuetako bat da.
Zuzen baten ekuazioak zuzen bat osatzen duten puntu guztiak ditu soluzio, puntu hauek grafikoki irudikatzen badira [1]. Zuzen bat analitikoki adierazteko ohizko modua da zuzenaren ekuazioa.
Adibidez, x-y=1ekuazioak balio bikote edo puntu hauek ditu, besteak beste, soluzio eta diagrama kartesiar batean irudikatzen badira puntuek zuzen bat osatzen dute:
x-y=1 ekuazioko soluzioek zuzen bat definitzen dute.
x aldagaia
y aldagaia
5
4
6
5
1
0
4
3
2
1
Zuzenaren ekuazioa ezartzeko koordenatu cartesiarretan emandako eta bi puntu baino ez dira behar, espazioan zein planoan bi puntu zuzen bat modu unibokoan definitzen baitute.
Zuzenaren ekuazioa esplizitua era honetan agertzen den ekuazioa da, mmalda eta n jatorrizko ordenatua (x=0 jatorrian zuzenak hartzen duen balioa alegia) izanik:
Zuzeneko puntuak sortzeko, x aldagaiari balio ezberdinak eman behar zaizkio.
Ekuazio parametrikoak ekuazio bektorialetik eratortzen da zuzenean zuzeneko puntuei dagozkien bektorea eta bektore zuzentzailea deskonposatuz bere bi elementutan:
Zuzeneko x eta y puntuak sortzeko, aldagaiari balio ezberdinak eman behar zaizkio.
Zuzenaren ekuazio esplizitua hartuz, eta aldaketak eginez koordenatu cartesiarretatik koordenatu polarretara aldatzeko, mmalda eta n jatorriko koordenatua izanik:
Beraz, zuzenaren ekuazioa koordenatu polarretan honela irudika daiteke [2]:
Zuzena radiala denean, hau da, jatorritik igarotzen denean, zuzenaren ekuazioa koordenatu polarretan hau da:
3 dimentsiotakoespazio batean, zuzenaren ekuazioa bektore zuzentzaile bat eta puntu bat erabiliz finka daiteke. Bektore zuzentzailea zuzenaren bi puntu finkatuz ezartzen da. Bektore zuzentzailea eta puntu bat ezagunak direlarik, ekuazio bektoriala, ekuazio parametrikoak eta ekuazio jarraia daude aukeran zuzenaren azalpenerako. Zuzena bi planoen ebaketa moduan ere ager daiteke: ekuazio orokor edo inplizitua erabiltzen da orduan.