Wikimedia Foundation Privacy Policy
This policy is approved by the Wikimedia Foundation Board of Trustees. It may not be circumvented, eroded, or ignored by Wikimedia Foundation officers or staff nor local policies of any Wikimedia project. |
Gure ustez, ez duzu zertan informazio pertsonalik eman jakintza libreko ekimen batean parte hartzeko, alegia, honako hauek egiteko.
- Wikimedia orriak irakurri, editatu edo erabili kontua sortu gabe.
- Kontua sortu helbide elektronikoa edo benetako izena eman gabe.
Wikimedia orriak nola erabiltzen diren jakin nahi dugu, zuretzat ahal bezain egokiak izan daitezen; horretarako, zugandik informazioa jasotzen dugu honako hauek egiten dituzunean:
- Ekarpen publikoak egin.
- Kontu berria egin edo erabiltzaile orria eguneratu.
- Wikimedia orriak erabili.
- Guri mezu elektronikoak bidali edo inkesta batean parte hartu.
Hona hemen hartu ditugun konpromisoak:
- Pribatutasun Politika honetan deskribatu nola erabili edo partekatuko dugun zure informazioa.
- Beharrezkoak diren neurriak hartu zure informazioa babesteko.
- Inoiz ez saldu zure informazio pertsonala, ez eta hirugarrenekin partekatu ere, marketin-helburuekin.
- Helburu jakin batzuekin soilik partekatu zure informazioa, adibidez, Wikimedia orriak hobetzeko, legean ezarritakoa betetzeko, edo bai zu bai beste batzuk babesteko.
- Zure datuak gorde ahalik eta denbora gutxien, betiere, Wikimedia orriak mantentzeko, ulertzeko eta hobetzeko, eta legean ezarritakoa betetzeko nahikoa dela egiaztatuta.
Ez ahaztu:
- Wikimedia orrietan argitaratzen edo aldatzen duzun oro publikoa izango da, eta beti egongo da ikusgai.
- Saioa hasi gabe Wikimedia orri batean edukiak txertatzen edo aldaketak egiten badituzu, eduki edo aldaketa horiek publikoak izango dira, eta edonork ikusteko moduan artxibatuko dira; edukiak eta aldaketak zure IP helbideari lotuta egongo dira, izan ere, saioa hasi ezean, ezin dira lotu erabiltzaile-izenarekin.
- Komunitateko editore eta laguntzaile boluntarioek politika propioa dute. Wikimedia orrien zenbait kudeatzailek, komunitateak hautatuak, tresna bereziak erabiltzen dituzte publikoa ez den informazioa atzitu ahal izateko, duela gutxi egindako ekarpenei lotuta; hala, Wikimedia orriak babestu eta politikak betearazten dituzte.
- Pribatutasun Politika hau ez zaie aplikatzen Wikimedia fundazioaren orri eta zerbitzu guztiei, adibidez, pribatutasun politika propioa duten orri eta zerbitzuei (Wikimedia denda kasu), ez eta hirugarrenen orri eta zerbitzuei ere (esate baterako, Wikimedia hodei zerbitzuetan hirugarrenek abiarazitako proiektuak).
- Mundu mailan hezkuntza eta ikerketa sustatzeko konpromisoa hartua dugunez, noizean behin, informazio publikoa eta pertsonala ez den bestelako informazio osagarria zabaltzen dugu, datu-iraulketen eta datu-multzoen bidez.
- Wikimedia fundazioa eta erabiltzaileak babeste aldera, Pribatutasun Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili Wikimedia orriak.
Ongi etorri!
Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, lankidetzazko eta ezagutza askeko webguneak kudeatzen dituena, hala nola Wikipedia, Wikimedia Commons eta Wikiztegia.
Politika honek azaltzen du nola biltzen, erabiltzen eta partekatzen dugun zure informazio pertsonala.
- Oso informazio gutxi biltzen dugu zuri buruz.
- Ez diogu inori saldu edo alokatzen zure informazioa.
Wikimediako guneak erabiliz, Politika honekin bat egiten duzu.
Wikimedia mugimendua printzipio sinple baina indartsu batean oinarritzen da: elkarrekin gehiago egin dezakegu bakarka egin dezakeguna baino. Ezin dugu lan egin kolektiboki gure erabiltzaileen informazioa bildu, elkarbanatu eta analizatu gabe, Wikimediako guneak erabilgarriago, ziurragoak eta lagungarriagoak egiteko moduak bilatzen baditugu.
Gure ustez, informazioaren bilketa eta erabilera gardentasunean oinarrituta egon behar dira. Pribatutasun Politika honetan jasota dago Wikimedia fundazioak, alegia, Wikipedia bezalako Wikimedia orriak barne hartzen dituen irabazi asmorik gabeko elkarteak, nola biltzen, erabiltzen eta partekatzen duen Wikimedia orrien bitartez zugandik jasotzen duen informazioa. Wikimedia orriak erabiltzean, baimena ematen duzu zuri buruzko informazioa biltzeko, transferitzeko, prozesatzeko, gordetzeko, zabaltzeko eta erabiltzeko, Pribatutasun Politika honetan azaldutako moduan. Hortaz, oso garrantzitsua da Pribatutasun Politika hau arretaz irakurtzea.
Hala ere, ez duzu zertan informazio pertsonalik eman jakintza libreko ekimen batean parte hartzeko. Beraz, kontu arrunta sortzeko edo Wikimedia orrietan edukiak txertatzeko, ez dizugu eskatuko, adibidez, zure benetako izena, helbidea edo jaiotze-data emateko.
Ez dugu saltzen edo alokatzen zure datu pertsonalik, ez eta zerbait saldu nahi dizun beste inori ematen ere. Wikimedia orriak erakargarriago eta irisgarriago egiteko eta ondo funtzionatzen duten ideiak identifikatzeko erabiltzen ditugu, eta, horrez gain, ikastea edo ekarpena egitea gustagarria izan dadin. Labur esanda: Wikimedia orriak hobetzeko erabiltzen dugu informazioa.
Azken batean, zuk bezala jakintza librea sustatzen duten pertsonei esker existitzen dira Wikimedia orriak, eta zuen laguntzari esker hazten eta hobetzen dira.
Definizioak
Jakin dakigu zuotako gutxi batzuek baino ez dituztela ezagutzen Pribatutasun Politika honetan erabiltzen diren hitz teknikoak, hala nola, “jarraipen pixel” eta “cookie”. Terminologia hori ezagutzen ez dutenek eta, adituak izan arren, memoria freskatu beharra dutenek Terminoen glosarioa kontsulta dezakete.
Whether you are brand new to privacy terminology or you are an expert who just wants a refresher, you might find our Glossary of Key Terms helpful.
Edonork (ez bakarrik abokatuek) ulertu behar du nola eta zein helbururekin biltzen den berari buruzko informazioa; hori dela eta, Politika hau hizkera arruntean idatzi dugu, goi mailako terminologia erabili ordez. Hala ere, termino jakin batzuk ere erabili ditugu, eta, horien esanahia ulertzen duzula egiaztatzeko, hona hemen zenbait itzulpen:
Hau esaten dugunean... | ... honako hau esan nahi dugu: |
---|---|
"Wikimedia fundazioa" / "Fundazioa" / "gu" / "guk" / "gure" | Wikimedia Foundation, Inc., hots, Wikimedia orriak kudeatzen dituen irabazi asmorik gabeko elkartea. |
"Wikimedia orriak" / "gure zerbitzuak" | Wikimediaren webguneak eta zerbitzuak (edozein hizkuntzatan daudela ere): Wikipedia eta Wikimedia Commons bezalako proiektu nagusiak, sakelakoetarako aplikazioak, APIak, mezu elektronikoak eta jakinarazpenak barne; kontzeptu horretatik kanpo daude, ordea, "Politikak barne hartzen ez duena" atalean zerrendatutako orri eta zerbitzuak. |
"zu” / “zuk” / "zure" / "ni” / “nik” / “niri” / “nire” | Banakoa, taldea zein erakundea izan, zuri buruz ari gara, kontuan hartu gabe Wikimediaren webguneak eta zerbitzuak zeure kabuz edo beste norbaiten izenean erabiltzen dituzun. |
"Politika hau" / "Pribatutasun Politika hau" | Dokumentu hau, alegia, "Wikimedia fundazioaren Pribatutasun Politika". |
"ekarpenak" | Wikimedia orrietan argitaratzen dituzun edukiak edo egiten dituzun aldaketak. |
"Informazio pertsonala" | Wikimedia orriak erabiltzean eman diguzun edo zugandik eskuratu dugun informazioa, zure benetako nortasuna ezagutzeko erabili ahal dena. Hau da, ez dugu beti biltzen jarraian deskribatuta dagoen informazio guztia, baina uste dugu informazio pertsonala dela, baldin eta zure benetako nortasuna ezagutzeko balio badu:
|
"hirugarrenak” | Wikimedia fundazioak kudeatzen edo kontrolatzen ez dituen norbanako, erakunde, webgune, zerbitzu, produktu eta aplikazioak. Talde horretan sartzen dira, hortaz, Wikimedia mugimendua (Wikimedia kapituluak, elkarte tematikoak, erabiltzaileen taldeak...) sustatzen laguntzen duten Wikimedia erabiltzaileak eta kanpoko talde zein erakundeak, bai eta erakunde edo talde horietako boluntarioak, langileak, arduradunak, zuzendariak, bekadunak, eta kontratistak ere. |
Pribatutasun Politika honek barne hartzen duena
Jarraian azalduta dauden kasuetan izan ezik, Pribatutasun Politika honetan araututa dago Wikimedia orriak erabiltzen dituzunean zugandik jasotzen dugun informazioa, bai eta horren erabilera ere. Halaber, gure kideengandik edota hirugarren pertsonengandik jasotzen dugun informazioa arautzen du Politika honek. Pribatutasun Politika honek barne hartzen duenari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.
Pribatutasun Politika honek barne hartzen duenaren adibideak
|
---|
Argi gera dadin, honako hauek biltzen ditu Pribatutasun Politikak, hizkuntza guztietan:
|
Pribatutasun Politika honek, ordea, ez ditu barne hartzen zenbait egoera berezi, zeinetan informazioa gorde eta prozesatu ahal den. Hala, informazioaren erabilera jakin batzuk beste pribatutasun politika batean araututa egongo dira (esaterako, Wikimedia denda), edo, hirugarrenek emandako zerbitzuen kasuan, hark arautuko ditu (adibidez, Wikimedia hodei zerbitzuetan hirugarrenek abiarazitako proiektuak). Pribatutasun Politika honek barne hartzen ez duenari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.
Informazio gehiago Pribatutasun Politika honek barne hartzen ez duenari buruz
|
---|
Atal hau Pribatutasun Politikaren barruan dago, eta bere helburua da xehetasunez azaltzea zer nolako egoerak ez dituen barne hartzen gure Pribatutasun Politikak.
Zenbait kasutan, baliteke boluntarioek datuak biltzeko mekanismoak txertatzea Wikimedia orrietan (hala nola, scriptak, bestelako tresnak, jarraipen pixelak edo partekatzeko botoiak), guk jakin gabe. Politika honek ez du arautzen hirugarrenek, horrelako tresnak erabiliz, zugandik jasotzen duten informazioa nola kudeatzen eta erabiltzen duten. Horrelako mekanismoren bat ikusten baduzu eta Pribatutasun Politika honetan ezarritakoa urratzen duela uste baduzu, zuk zeuk ezaba dezakezu; edo, bestela, mezua bidal diezagukezu privacywikimedia.org helbidera, eta ikertu egingo dugu. |
Komunitateko politikek informazioa arautzen dutenean, CheckUser tresnaren politika kasu, xedapen horiek Politika honetan ezarritako arau eta betebeharrei gehituko zaizkie. Alabaina, ezin dute salbuespen berririk egin, ez eta Politika honen bidez emandako bermeak murriztu ere.
Zugandik jasotzen dugun informazio mota eta nola eskuratzen dugun
Zure kontribuzio publikoak
Wikimedia orrietan idazten duzun oro edonork ikus eta erabil dezake.
Wikimedia orriren batean ekarpena egiten duzun bakoitzean (erabiltzaile eta eztabaida orrietan ere bai), erregistratuta geratzen da zer txertatu, ezabatu edo aldatu duzun, eta informazio hori publikoa da. Orriaren historian ikus daiteke noiz egin zen aldaketa hori, eta zure erabiltzaile-izena, baldin eta erregistratuta bazaude; erregistratuta egon ezean, berriz, zure IP helbidea agertuko da. Zure ekarpenak (beste pertsona batzuen laguntzarekin zein bakarka egindakoak) baliagarriak izango zaizkigu tresna berriak edo zuretzat bereziki diseinatutako produktuak sortzeko, edota hobeto ulertzeko Wikimedia orriak nola erabiltzen diren.
Informazio publikoa
|
---|
Politika honetan kontrakoa adierazi ezean, Wikimedia orrietan egiten duzun ekarpena, zure informazio pertsonala barne, publikoa da, hortaz, bilaketa-tresnen bidez aurki daiteke. Beste hainbat kasuetan gertatzen den bezala, Interneten partekatzen duzun guztia kopiatu eta zabaldu dezake beste edozein pertsonak. Mesedez, ekarpenak egitean ez eman inorekin partekatu nahi ez duzun daturik, adibidez, zure benetako izena edo helbidea. Kontuan izan edonork erabili ahal dituela, analisiak egiteko edo informazio gehiago ateratzeko, argitaratzen duzun informazioa edo guk geuk eskura ditugun zenbait datu publiko, adibidez, erabiltzailearen herrialdea, bere afiliazio politikoa eta emakumea ala gizona den. |
Kontuaren Informazioa eta Erregistratzea
Wikimedia guneetan kontu bat sortzea ez da derrigorrezkoa.
Kontu bat sortzen baduzu, ez duzu zertan eman zure izena edo e-posta helbidea.
Ez baduzu konturik sortzen, zure ekarpenak publikoki zure IP helbideari egotziko zaizkio.
Kontu bat sortu nahi duzu? Oso ondo! Ez duzu konturik sortu nahi? Ez dago arazorik!
Ez da derrigorrezkoa kontua sortzea Wikimedia orrietako edukiak irakurtzeko edo ekarpena egiteko, zenbait egoera berezitan izan ezik. Erregistratu gabe ekarpena egiten baduzu, ordea, ekarpen hori zure gailuaren IP helbideari lotuta egongo da, eta datu hori publikoa izango da.
Normalean, kontu arrunta sortzeko, erabiltzaile-izena eta pasahitza besterik ez dugu eskatzen.
Erabiltzaile-izenari buruz
|
---|
Erabiltzaile-izena publikoa da, hau da, edonork ikus dezake; hortaz, ez erabili zure benetako izena. Pasahitzaren helburu bakarra da kontua zurea dela egiaztatzea. Zure IP helbidea ere automatikoki jasoko dugu, eta aldi baterako gordeko dugu, neurriz kanpoko jokabideak saiheste aldera. Ez dugu beste datu pertsonalik behar (izena, helbide elektronikoa, jaiotze-data eta kreditu-txartel zenbakia ez dira beharrezkoak). Erabiltzaileen kontuak ezin dira guztiz ezabatu; hala ere, nahi izanez gero, informazioa ezkuta dezakezu erabiltzaile orrian. Arrazoia da ekarpenak egilearekin (zurekin!) lotuta egon behar direla. Zenbait kasutan, Wikimedia-k erabiltzaileei lagun dakieke proiektuetako beste daturen bat ezabatzen. |
Gure erabiltzaileak hobeto ezagutzeko, zerbitzuak haien kokalekura egokitzeko eta zerbitzuak, oro har, nola hobetu jakiteko, zuri buruzko beste datu batzuk eskatuko dizkizugu, hala nola, sexua eta adina. Informazio hori publikoa izango den ala ez adieraziko dizugu, zuk zeuk erabaki dezazun datu horiek eman nahi dituzun ala ez. Informazio hori ematea ez da nahitaezkoa. Ez baduzu informazio hori eman nahi, ez eman. Ez dago arazorik.
Kokapenaren gaineko Informazioa
GPS eta besteko Kokapen Teknologia batzuk
Erabiltzen ditugun baliabide batzuek hobeto funtzionatzen dute baldin badakigu non zauden.
Baimena ematen baduzu, GPSa (eta kokapena ezartzeko erabiltzen diren beste ohiko teknologia batzuk) erabil ditzakegu eduki errelebante gehiago emateko. Teknologia honen bidez lortzen dugun informazioa konfidentziala da, Politika honek baimentzen duena izan ezik. Gehiago jakiteko teknologia horren erabileraren adibideen zerrenda irakur dezakezu FAQ gunean.
Metadatuak
Batzuetan, automatikoki jasotzen dugu zure gailuaren kokapena. Adibidez, sakelakoaren bidez Wikimedia Commons aplikazioan argazkia kargatzen baduzu, zure gailuak zuzenean emango digu metadatuak, hala nola, non eta noiz egin den argazkia. Gogoan izan arestian deskribatutako informazioa (gailuaren kokapena) GPS bidez lortzen dela, baina zure gailuak, besterik adierazi ezean, argazki edo bideoen metadatuak ere gordetzen dituela. Beraz, Wikimedia orrian kargatzen duzunean, datuok bidaliko zaizkigu. Argazkia edo bideoa kargatzean matadatuok bidali nahi ez badizkiguzu, aldatu zure gailuaren ezarpenak.
IP Helbidea
Horrez gain, Wikimedia orriren bat bisitatzen duzunean, Interneten sartzeko erabiltzen ari zaren gailuaren (edo proxy zerbitzaria) IP helbidearen berri izango dugu, eta horren arabera jakin dezakegu zein den zure kokalekua.
Wikimedia orrien erabilerari lotutako informazioa
Teknologien bidez, informazioa biltzen dugu, Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzun jakiteko.
Beste hainbat webgunetan bezala, zenbait datu automatikoki jasotzen ditugu Wikimedia orrian sartzen zarenean.
Horrez gain, bestelako teknologiak erabiltzen ditugu (adibidez, cookie-ak) Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzun jakiteko, seguruagoak eta erabiltzeko errazagoak diren zerbitzuak eskaintzeko eta zure esperientzia pertsonalizatzeko.
Wikimedia orriak hobetu nahi ditugu zuretzat, eta, horretarako, jakin behar dugu nola erabiltzen dituzun. Adibidez, zenbatero bisitatzen dituzun Wikimedia orriak, zer gustatzen zaizun, zer iruditzen zaizun lagungarria, nola heltzen zaren Wikimedia orrietara eta ezaugarriren bat maizago erabiliko ote zenukeen beste modu batera azalduko bagenu. Halaber, Politika hau eta gure jarduna gure komunitatearen balioen isla izatea nahi dugu. Hori dela eta, isilpean gordetzen dugu Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzun, Politika honetan adierazitako salbuespenekin.
Automatikoki jasotzen dugun informazioa
Nabigatzaileen funtzionamendua dela eta, zenbait datu automatikoki jasotzen ditugu Wikimedia orriak bisitatzen dituzunean. Zehazki, informazio hau jasotzen dugu: erabiltzen ari zaren gailu mota (eta, beharbada, gailuaren identifikazio zenbaki bakarra, sakelakoetarako aplikazioaren zenbait beta bertsioren kasuan); erabiltzen ari zaren nabigatzailea eta horren bertsioa; nabigatzailean ezarrita duzun hizkuntza; zure gailuaren sistema eragilea eta horren bertsioa; zenbait kasutan, zure Internet hornitzailea edo telefono konpainia zein den; zein webgunek eraman zaituen Wikimedia orrira; zer orri bisitatu edo bilatu dituzun; eta Wikimedia orrietan egindako bilaketa bakoitzaren data eta ordua.
Labur esanda, Wikimedia orriak erabiltzean zure esperientzia hobetzeko erabiltzen dugu informazioa. Esaterako, helburu hauetarako erabiltzen dugu informazioa: orriak kudeatzeko, segurtasun handiagoa emateko eta bandalismoa saihesteko; sakelakoetarako aplikazioak hobetzeko, edukiak pertsonalizatzeko eta hizkuntza lehentasunak ezartzeko; tresnek ondo funtzionatzen duten ikusteko eta funtzionamendua hobetzeko; erabiltzaileek Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzten ulertzeko, eta hainbat tresnen erabilera aztertzeko; Wikimedia orrien EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK hobeto ezagutzeko eta joerak aztertzeko.
Biltzen dugun informazioa
Bestelako teknologiak erabiltzen ditugu (adibidez, cookie-ak) Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzun jakiteko, seguruagoak eta erabiltzeko errazagoak diren zerbitzuak eskaintzeko eta zure esperientzia pertsonalizatzeko.
Gainera, datu jakin batzuk biltzen ditugu etengabe, ohiko teknologiak erabiliz. Oro har, jarraipen pixelak, JavaScript erabiltzen dugu, bai eta “gailuan gordetako datuen" teknologiak ere, hala nola, cookie-ak eta biltegiratze lokala. Jakin dakigu horietako batzuek ez dutela ospe onik, eta asmo txarrekin erabili ahal direla. Hori dela eta, argi utzi nahi dugu zergatik eta zer nolako informazioa biltzeko erabiltzen ditugun.
Erabiltzen dugun teknologiaren arabera, gailuan gordetako datuak edozein izan daitezke, testuak, irudiak, artikuluak (aurrerago azalduta daude), informazio pertsonala (esaterako, zure IP helbidea) eta Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzun erakusten duen informazioa (adibidez, erabiltzaile-izena eta orriak zein ordutan kontsultatu dituzun).
Informazio hori erabiltzen dugu Wikimedia orriak erabiltzea atseginagoa eta seguruagoa izateko, erabiltzaileen lehentasunak ezagutzeko, Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzten jakiteko eta, oro har, gure zerbitzuak hobetzeko. Zure berariazko baimena izan ezean, ez ditugu inoiz erabiliko hirugarrenen cookie-ak. Noizbait aurkitzen baduzu datuak biltzeko balio duen eta zuk baimendu ez duzun tresnarik (adibidez, beste erabiltzaile edo administrari batek nahi gabe jarritakoa), emaguzu haren berri helbide honetan: privacy@wikimedia.org.
Gailuan gordetako datuak
|
---|
Gailuan gordetako datuei, JavaScript-i eta jarraipen pixelei esker, aukera hauek ditugu, besteak beste:
|
Gehiago jakin nahi duzu? Erabiltzen ditugun cookie-ei buruzko informazio zehatzagoa, beren indarraldia eta zertarako erabiltzen dugun jakiteko, sartu hemen: Maiz egiten diren galderak.
Ziur gaude informazio hori biltzea lagungarria dela erabiltzaileen esperientzia hobetzeko; hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen ezarpenetan desgaitu ahal duzu. Eskura dituzun aukerei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen: Maiz egiten diren galderak. Informazioa gordetzea ez da beharrezkoa gure orriak erabili ahal izateko; alabaina, zenbait funtziok ez dute behar bezala funtzionatuko informazio hori gordetzeko baimena kentzen badiguzu.
Arestian aipatutako dugun informazioa, datuak gordetzeko tresnen bidez biltegiratua, isilpean gordeko dugu, Politika honetan ezarritakoa betez. Alabaina, gogoan izan zure erabiltzailearekin egindako zenbait ekintza publikoak izango direla, erregistro publikoen bitartez, beste erabiltzaileen ekintzekin gertatzen den bezala. Erregistro publikoan gordeko da, esate baterako, noiz sortu zenuen kontua Wikimedia orrian, beste kontu batzuen sorrera-datarekin batera.
Nola erabiltzen dugu zugandik jasotzen dugun informazioa
General
Bai guk bai gure zerbitzu hornitzaileek zilegi erabiltzen dugu zuri buruzko informazioa gure erakundearen xedeak erdiesteko, alegia:
Wikimedia orrien funtzionamendua bermatzea, zure ekarpenak partekatzea eta gure zerbitzuak kudeatzea.
|
---|
Ekintza horien bidez, zure eta gure arteko harremana bideratu nahi dugu, izan ere, interesa izateaz gain, gure legezko obligazioak bete nahi ditugu. |
Zerbitzu pertsonalizatuak ematea.
|
---|
Zerbitzuak pertsonalizatuko ditugu zuretzat; batzuetan, zuk eskatuta, eta, edonola ere, gure erakundearen xedeak erdiesteko. |
Mezu elektronikoak bidaltzea nobedadeekin, galdetegiekin eta zuretzat interesgarria izan daitekeen bestelako informazioarekin.
|
---|
Baimena ematen badiguzu, horrelako mezuak bidaliko dizkizugu. Ez ditugu helbide elektronikoak saltzen, alokatzen edo erabiltzen hirugarrenen produktuak edo zerbitzuak aurkezteko. Nahi baduzu, zer motatako jakinarazpenak eta noiz jasotzen dituzun zehaztu ahal duzu jakinarazpenen ezarpenetan. Mezu elektronikoei eta jakinarazpenei lotutako ezarpenak aldatzeko laguntza gehiago behar baduzu, irakurri Maiz egiten diren galderak. |
Aukerako galdetegiak bidaltzea eta iritzia eskatzea.
|
---|
Zure iritzia eskatzen dizugun guztietan, zure erantzunak eta emandako informazio pertsonala nola erabiliko ditugun adieraziko dizugu. Galdetegiei erantzutea eta iritzia ematea aukerakoa da beti. Baimena ematen badiguzu, horrelako eskaerak bidaliko dizkizugu posta elektronikoz. Nahi baduzu, zer motatako jakinarazpenak eta noiz jasotzen dituzun zehaztu ahal duzu jakinarazpenen ezarpenetan. Mezu elektronikoei eta jakinarazpenei lotutako ezarpenak aldatzeko laguntza gehiago behar baduzu, irakurri Maiz egiten diren galderak. |
Wikimedia orriak hobetzea, eta zure esperientzia seguruago eta atseginago egitea.
|
---|
Ekintza horien bidez, erakundearen xedeak erdietsi eta legezko obligazioak bete nahi ditugu. |
Beste batzuk
Kokalekuari buruzko informazioa
GPS eta kokalekua zehazteko bestelako teknologiak
Arestian azaldu bezala, kokalekua zehazteko teknologiak erabiltzen ditugu, lekuaren arabera eduki interesgarriagoak erakusteko. Adibidez, sakelakoetarako aplikazioak zure kokalekutik gertu dauden leku interesgarriei buruzko artikuluak identifikatzen ditu Wikimedia orrietan. Gogorarazten dizugu kokalekuari buruzko informazioa blokeatu ahal duzula, horren berri izan ez dezagun, Wikimedia orriak erabiltzeari utzi beharrik gabe.
Metadatuak
Arestian aipatu bezala, automatikoki jasotzen dugu zure gailuaren kokapena. Adibidez, sakelakoaren bidez Wikimedia Commons aplikazioan argazkia kargatzen baduzu, besterik adierazi ezean, zure telefonoak zuzenean bidaliko ditu argazkiaren metadatuak. Argazkia edo bideoa kargatzean matadatuok bidali nahi ez badizkiguzu, aldatu zure gailuaren ezarpenak.
IP Helbideak
Wikimedia orriren bat bisitatzen duzunean, Interneten sartzeko erabiltzen ari zaren gailuaren (edo proxy zerbitzariaren) IP helbidearen berri izango dugu, eta horren arabera jakin dezakegu zein den zure kokalekua. IP helbideak isilpean gordetzen ditugu, Politika honek ezartzen dituen salbuespenekin. Zure sakelakoaren bidez Wikimedia orriren bat bisitatzen baduzu, zure IP helbidea erabiliko dugu zerbitzu hornitzaileei eskualde jakin batzuetako erabilera-bolumenari buruzko informazio anonimo edo osagarria emateko.
Kokalekuari buruzko informazio hori erabiltzen dugu Wikimedia orriak erabiltzea atseginagoa eta seguruagoa izateko, erabiltzaileen lehentasunak ezagutzeko, Wikimedia orriak nola erabiltzen dituzten jakiteko eta, oro har, gure zerbitzuak hobetzeko. Esate baterako, segurtasuna sendotzeko eta sakelakoetarako aplikazioak hobetzeko erabiltzen dugu informazioa, bai eta Wikimedia komunitateak zabaltzeko eta babesteko modu berriak bilatzeko ere. Halaber, informazio pertsonala erabiltzen dugu Politika honetan (“Legezko arrazoiengatik" eta "Zu, gu eta hirugarren pertsonak babesteko” ataletan) azalduta dagoen moduan.
Noiz partekatzen dugu zure informazioa?
Zuri buruzko informazioa parteka dezakegu horretarako berariazko baimena ematen diguzunean, legeak hala eskatzen duenean edo jarraian deskribatzen diren egoeretan.
Zure baimenarekin
Ados bazaude, zuri buruzko informazioa partekatuko dugu, helburu zehatz batekin. Informazio gehiago duzu adibideen zerrendan, hemen: Maiz egiten diren galderak.
Arrazoi legalak direla eta
Legez hala eskatzen zaigunean, zuri buruzko informazioa partekatuko dugu, betiere, zilegi dela uste badugu. Horrelako eskaerarik jasotzen badugu, eta posible bada, jakinarazi egingo dizugu.
Indarrean den lege-agindu, zitazio, agindu judizial, lege edo araudiren bati, edo bestelako agindu judizial zein administraziori erantzuteko nahitaezkoa dela uste badugu, zure informazio pertsonala atzitu, erabili, gorde eta/edo partekatuko dugu. Erabiltzaile bati buruzko informazio-eskaeraren bat legezkoa ez dela edo gehiegizkoa dela uste badugu, eta erabiltzaile kaltetuak ez badu nahi bere kabuz eskaerari uko egin, gure esku dagoen guztia egingo dugu bere pribatutasuna babesteko. Lege-agindu baten ondorioz zuri buruzko informazioa partekatu behar badugu, posible den heinean, hamar (10) egun lehenago jakinaraziko dizugu, gutxienez, posta elektronikoz. Hala ere, legez ezin bagara zurekin harremanetan jarri, informazio-eskaera horren berri emateak hiltzeko edo osotasun fisikoa kaltetzeko arriskua eragiten badu edo helbide elektronikorik eman ez badiguzu, ez dizugu eskaeraren berri emango.
Pribatutasun Politika honetan ezarritakoak ez du mugatzen hirugarrenen informazio-eskaeren aurrean (zibilak, penalak zein administratiboak) zeure burua defendatzeko duzun eskubidea. Horrelako eskaeraren bat egiten bada eta zurekin lotura badu, berehala lege-aholkulari bati laguntza eskatzea gomendatzen dizugu.
Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri gure Zitazioei buruz maiz egiten diren galderak.
Elkartea eskualdatzen bada (probabilitatea oso txikia da!)
Fundazioa eskualdatzen bada, 30 egun lehenago abisatuko dizugu jabe berriari zuri buruzko informaziorik eman baino lehen, edo pribatutasun politika berria aplikatu aurretik.
Fundazioa eskualdatzeko probabilitatea oso txikia da. Hala ere, halakorik gertatzen bada, edo fundazioa berrantolatzen bada (adibidez, fusionatzea, kontsolidatzea edo besteren batek fundazioa eskuratzea), hasieran isilpean mantenduko dugu zure informazio pertsonala, Politika honek ezartzen dituen salbuespenekin, eta egingo diren aldaketen berri emango dizugu Wikimedia orrien, iragarki baten (WikimediaAnnounce-L) edo antzeko posta-zerrenden bidez. Abisu hori zure datu pertsonalik eman edo pribatutasun politika berria aplikatu baino hogeita hamar (30) egun lehenago jasoko duzu, gutxienez.
Zu, gu eta hirugarren pertsonak babesteko
Informazioa partekatuko dugu guk geuk edo zenbait administrazio eskubide dituzten erabiltzaileek, baldin eta honako hauetarako beharrezkoa bada:
- Wikimedia fundazioaren edo komunitatearen politikak betearazteko, edo, horiek bete ez direla uste denean, ez-betetzea ikertzeko;
- gure elkartea, azpiegiturak, langileak, kontratistak edo bestelakoak babesteko; edo
- norbaiten heriotza edo kalte fisiko larria saihesteko.
We do so to manage our relationship with you, to further our legitimate interest, and/or to comply with our legal obligations.
Guk geuk, edo zenbait administrazio eskubide dituzten erabiltzaileek, jarraian azalduta dagoen bezala, zuri buruzko informazioa partekatu beharko dugu ezinbestekoa bada gure Erabilera Baldintzak, Pribatutasun Politika hau eta Wikimedia fundazioaren zein komunitatearen bestelako politikak betearazteko, edo, horiek bete ez direla uste denean, ez-betetzea ikertzeko. Halaber, baliteke zuri buruzko informazioa erabili edo partekatu behar izatea mehatxu edo egintza legalen aurrean ikerketa egiteko eta geure burua defendatzeko.
Wikimedia orriak elkarlanean oinarrituta daude, hortaz, erabiltzaileek idazten dituzte politika gehienak, eta haien artean erabakitzen dute nortzuk izan ahal dituzten zenbait administrazio eskubide. Eskubide horien artean daude, adibidez, printzipioz publikoa ez den informazioa atzitu ahal izatea, beste erabiltzaileek duela gutxi egindako ekarpenen eta ekintzen harira. Eskubide hori erabiltzen dute bandalismoa eta neurriz kanpoko erabilerak saihesteko, beste erabiltzaileen jazarpenei aurre egiteko eta, oro har, Wikimedia orrietan jokabide desegokiak ezabatzeko. Erabiltzaileek beraiek hautatutako administratzaileen talde horiek pribatutasun eta konfidentzialtasun jarraibide propioak dituzte, baina denek errespetatu behar dute gure Publikoa ez den informaziorako sarbideari buruzko politikan ezarritakoa. Erabiltzaileek beraiek hautatutako administratzaileen talde horiek kontuak eman behar dizkiete gainerako erabiltzaileei, kontrolen eta balantzeen bidez: erabiltzaileak komunitate-mailan egindako prozesu bidez hautatzen dira, eta besteek beren ekintzak gainbegiratu ahal dituzte, izan ere, haien ekintzak historian gordetzen dira. Alabaina, Wikimedia fundazioak ez dakizki erabiltzaile horien benetako izenak.
Espero dugu inoiz horrelakorik ez gertatzea, baina, norbaiten heriotza edo kalte fisiko larria gerta daitekeela uste badugu, edo gure elkartea, azpiegiturak, langileak, kontratistak, erabiltzaileak edo bestelakoak babesteko beharrezkoa bada, zure datu pertsonalak jakinaraziko ditugu. Halaber, zure informazio pertsonala zabalduko dugu baldin eta beharrezkoa bada spam mezuak, malwareak, iruzurrak, neurriz kanpoko erabilerak, legez kanpoko ekintzak eta segurtasun- arazoak zein arazo teknikoak hautemateko edo prebenitzeko. (Informazio gehiago nahi izanez gero, zoaz Maiz egiten diren galderak atalera eta ikusi adibideen zerrenda.)
Zerbitzu hornitzaileak
Erabiltzaileen informazio pertsonala emango diegu gure zerbitzu hornitzaileei edo kontratistei, izan ere, haien laguntza behar dugu Wikimedia orriak kudeatzeko eta hobetzeko, eta elkartearen xedea erdiesten lagunduko diguten zerbitzuak eman ahal izateko.
Ahalegin handia eginda ere, ezinezkoa da den-dena guk egitea. Hori dela eta, zenbait kasutan, beste zerbitzu hornitzaile edo kontratista batzuk erabiltzen ditugu; haien laguntzarekin, Wikimedia orriak kudeatzen eta hobetzen ditugu, zure eta beste erabiltzaile guztien mesedetan. Horretarako, zerbitzu hornitzaile edo kontratista horiei sarbidea ematen diegu erabiltzaileen informazio pertsonalera, beharrezkoa baitute guri zerbitzuak emateko eta beren tresna edo zerbitzuak erabiltzeko. Neurriak hartzen ditugu, hala nola, konfidentzialtasun akordioak, egiaztatzeko zerbitzu hornitzaileok, zure informazio pertsonala erabiltzean, Politika honetan ezarritakoa betetzen dutela, eta zure pribatutasuna errespetatzen. (Ikusi adibideak hemen: Maiz egiten diren galderak.)
Zure sakelakoaren bidez Wikimedia orriren bat bisitatzen baduzu, zure IP helbidea erabiliko dugu zerbitzu hornitzaileei eskualde jakin batzuetako erabilera-bolumenari buruzko informazio anonimo edo osagarria emateko.
Some of our service providers ask us to post links to their privacy policies; a list of these service providers and links to their policies can be found on this page.
Ezagutu eta esperimentatu
- Zure datuak dituzten sistemetarako sarbidea ematen diegu garatzaile eta ikertzaile boluntarioei, Wikimedia orriak babesten, garatzen eta hobetzen lagundu dezaten.
- Halaber, pertsonala ez den informazioa edo informazio osagarria partekatzen dugu Wikimedia orriak ikertu nahi dituzten hirugarrenekin.
- Xede horrekin informazioa partekatzen dugunean, neurri teknikoak hartzen ditugu, eta kontratuak sinatzen, zuri buruzko informazioa Politika honetan ezarritakoaren arabera babesteko.
Wikimedia orriek darabilten softwarea, kode irekikoa, software garatzaile boluntarioen ekarpenen emaitza da. Boluntario hauek kodea idazten dute, eta probak egiten dituzte, gure erabiltzaileen beharretara egokituta egon dadin beti. Beren lana errazte aldera, garatzaileei sarbide mugatua ematen diegu zure informazio pertsonala duen sistemara, baina soilik Wikimedia orriak hobetzeko behar duten horretarako.
Era berean, pertsonala ez den informazioa edo informazio osagarria partekatzen dugu ikertzaileekin, adituekin, akademikoekin eta Wikimedia orriak aztertu nahi dituzten beste pertsona interesdunekin. Informazio horri esker, Wikimedia orrien erabilera, bistaratzeak, erabiltzaileen ezaugarri demografikoak eta joerak ezagut ditzakete. Gainera, ikerketen emaitzak parteka ditzakete gurekin eta erabiltzaileekin, eta hori lagungarria da Wikimedia orriak hobeto ezagutzeko eta hobetzeko.
Garatzaileei edo ikertzaileei sarbidea ematen diegunean datu pertsonaletara, baldintzak jartzen ditugu, adibidez, datuok babesteko neurri teknikoak eta kontratuak. Horien bitartez egiaztatzen dugu zerbitzu hornitzaileok, zure informazio pertsonala erabiltzean, Politika honetan ezarritakoa eta emandako argibideak betetzen dituztela. Garatzaileek edo ikertzaileek beren ikerketen emaitzak argitaratu nahi badituzte, zure datu pertsonalik ez zabaltzeko aginduko diegu. Hala ere, garatzaileei eta ikertzaileei baldintzak ezarri arren, ezin dugu bermatu gurekin adostutakoa beteko dutenik, ez eta beren proiektuak gainbegiratuko ditugunik ere. (Berridentifikazioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen: Maiz egiten diren galderak.)
Zuk argitaratzen duzuna
Argitaratzen duzun oro publikoa da, hortaz, edonork ikus eta erabil dezake.
Wikimedia orrietan argitaratzen duzun informazio guztia publikoa da. Adibidez, eztabaida orrian zure helbidea idazten baduzu, informazio hori publikoa da, eta Politika honek ez du babesten. Era berean, erregistratu edo saioa hasi gabe aldaketarik egiten baduzu, zure IP helbidea publikoa izango da. Zure erabiltzaile orrian edo beste inon zure datu pertsonalik eman aurretik, pentsatu ondo zuri buruzko zer nolako informazioa partekatu nahi duzun.
Nola babesten ditugu zure datuak?
Hainbat neurri fisiko eta tekniko, politika eta prozedura erabiltzen ditugu zure informazio pertsonala babesteko eta, hortaz, baimena ez duen inork ikusi, erabili edo zabaldu ez dezan.
Zure informazioa babesten dugu baimena ez duen inork ikusi, erabili edo zabaldu ez dezan. Hainbat neurri fisiko eta tekniko, politika eta prozedura erabiltzen ditugu (adibidez, sarbidea kontrolatzeko prozedurak, suebakiak eta segurtasun neurri fisikoak) gure sistemak eta zure informazio pertsonala babesteko. Zoritxarrez, datuen transmisioa eta biltegiratzea ez dira guztiz seguruak, beraz, ezin dugu bermatu inork gure segurtasun neurriak urratuko ez dituenik (bide teknikoak erabiliz edota gure politiketan eta prozeduretan ezarritakoa ez betez).
Inoiz ez dizugu eskatuko zure pasahitza posta elektronikoz (hala ere, pasahitza berrezartzeko eskaera egiten baduzu, posta elektronikoz bidaliko dizugu behin-behineko pasahitza). Noizbait mezu elektronikorik jasotzen baduzu eta bertan zure pasahitza eskatzen bazaizu, emaguzu egoeraren berri, privacy@wikimedia.org helbidera mezua bidalita, mezu horren jatorria iker dezagun.
Noiz arte gordetzen ditugu zure datuak?
Politika honetan besterik ezarri ezean, Wikimedia orriak kudeatzeko eta hobetzeko, edota AEBko legedia betetzeko beharrezkoa den bitartean gordeko dugu zure informazio pertsonala.
Zugandik jasotzen dugun informazio pertsonala ahalik eta denbora laburren gordetzen dugu, betiere, Wikimedia orriak kudeatzeko eta hobetzeko, edota AEBko legedia betetzeko nahikoa. Pertsonala ez den informazioa, berriz, nahi dugun arte gorde dezakegu. (Ikusi adibideak hemen: Maiz egiten diren galderak.)
Gogoan izan zenbait datu, adibidez, zure IP helbidea (saioa hasi gabe aldaketak egiten dituzunean) eta Wikimedia orrietan egiten dituzun ekarpen guztiak, artxibatu eta ikusgai egongo direla; proiektuen ekarpenak eta berrikuspenak, eraginkorrak eta fidagarriak izateko, gardenak izan behar dira. Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen: Datuen biltegiratzea. Zure informazio pertsonala ikusteko nahiz ezabatzeko eskaera nola egin jakiteko, edo zure datu pertsonalen babesari lotuta dituzun bestelako eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakurri Maiz egiten diren galderak.
Your rights
If you would like to request access to or removal of your Personal Information, you may contact us.
For information about how you may request removal of your Personal Information, or other rights you may have with respect to your Personal Information, see our FAQ. If you would like to request to access, update or restrict/object to the processing of Personal Information, or receive a copy of your Personal Information for purposes of transmitting it to another organization, you may Contact Us. We will respond to your request consistent with applicable law.
Please note also that you may be able to exercise some of these rights without our intervention. For example, if you are a registered user, you can access and update some Personal Information in your Preferences, as well as download your user account data. You may also manage what kinds of notifications you receive and how often you receive them by going to your Notifications Preferences.
Wikimedia fundazioa eta erabiltzaileak babeste aldera, Pribatutasun Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili Wikimedia orriak.
Non dago fundazioa eta nola eragiten dit horrek?
Wikimedia fundazioa irabazi asmorik gabeko elkartea da, egoitza San Frantziskon (Kalifornia) duena, eta zerbitzariak eta datu-lantegiak AEBn. Wikimedia orriak erabiltzea erabakitzen baduzu, AEBn bertan zein munduko beste edozein lekutan, zure informazio pertsonala bildu, transferitu, gorde, prozesatu, zabaldu eta erabiliko da AEBn, Pribatutasun Politika honetan azaldutako moduan. Horrez gain, zuri zerbitzua emateko, zure datuak beste herrialde batzuetara transferituko ditugu, eta baliteke horietan datuen babesari buruzko legeak desberdinak izatea (ez zure herrialdean daudenak bezain zorrotzak).
Gure jokabidea Do Not Track (DNT) seinaleen aurrean
Konpromiso irmoa hartu dugu hirugarren pertsonei publikoa ez den informazioa (informazio pertsonala) ez emateko. Zehazki, ez dugu baimentzen bisitatu ez dituzun webguneek, hirugarren pertsonenak, jarraipena egitea (horien artean, analisi-zerbitzuak, publizitate sareak eta plataforma sozialak), eta ez dizkiegu zure datu pertsonalak ematen marketin helburuak dituzten hirugarren pertsonei. Politika honetan ezarritakoaren arabera, egoera jakin batzuetan baino ez dugu partekatuko zure informazio pertsonala. Horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri “Noiz partekatuko dugu zuri buruzko informazioa?” atala.
Erabiltzaile guztiak babestu nahi ditugu, beraz, gure jokabidea beti berbera da web nabigatzaileek arrastoari ez jarraitzeko (“Do Not Track”) bidaltzen dituzten seinaleen aurrean.
Aldaketak Pribatutasun Politikan
Politika honetan aldaketa esanguratsurik egingo bada, 30 egun lehenago emango da horren berri.
Denborak aurrera egin ahala gauzak aldatu egiten dira, eta Pribatutasun Politika hau gure jarduerarekin eta indarrean dagoen legediarekin bat etortzea nahi dugu. Hori dela eta, baliteke noizean behin Pribatutasun Politika aldatu behar izatea. Erreserbatzen dugu aldaketak egiteko eskubidea, jarraian azaltzen den moduan:
- Aldaketa esanguratsuak egin nahi direnean, aldaketa horien berri emango diegu gure erabiltzaileei, gutxienez hiru (3) hizkuntzatan (geuk aukeratutakoak), eta hogeita hamar (30) eguneko epea utziko diegu nahi beste iruzkin egiteko. Iruzkinak egiteko epe horren aurretik, aldaketen eta zure iritzia emateko aukeraren berri emango dizugu, Wikimedia orrien, iragarki baten (WikimediaAnnounce-L) edo antzeko posta-zerrenda baten bidez.
- Aldaketa txikiak direnean, adibidez, gramatika zuzentzea, aldaketa legal edo administratiboak, edo argi ez dagoen esaldiren bat birformulatzea, posible badugu, erabiltzaileei aldaketen berri eman eta gutxienez hiru (3) eguneko epea utziko diegu, iragarkia egin (WikimediaAnnounce-L) edo antzeko posta-zerrenda baten bidez jakinarazpena bidali ondoren.
Mesedez, irakurri gure Pribatutasun Politikaren azken bertsioa. Pribatutasun Politikaren bertsio berria indarrean sartu ondoren Wikimedia orriak erabiltzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu Pribatutasun Politikan ezarritakoarekin ados zaudela. Pribatutasun Politikaren bertsio berriak indarrean sartu ahala Wikimedia orriak erabiltzen jarraitzen baduzu, arestian aipatu den bezala, ulertuko dugu Pribatutasun Politikan ezarritakoarekin ados zaudela.
Jarri gurekin harremanetan
Pribatutasun Politika honi edo horren bidez babesten den informazioari lotutako galderarik edo iradokizunik baduzu, bidali mezua privacy@wikimedia.org helbidera edo jarri gurekin harremanetan zuzenean.
- Bird & Bird GDPR Representative Ireland
- 29 Earlsfort Terrace
- Dublin 2
- D02 AY28
- Ireland
- Main point of contact: Vincent Rezzouk-Hammachi
If you are an individual located in the United Kingdom, and have questions about your personal data or would like to request to access, update, or delete it, you may contact our representative via email at UKrepresentative.Wikimedia@twobirds.com, or via mail at:
- Bird & Bird GDPR Representative Services UK
- 12 New Fetter Lane
- London
- EC4A 1JP
- United Kingdom
- Main point of contact: Vincent Rezzouk-Hammachi
Our European Economic Area and United Kingdom Representative can only be contacted for queries in relation to data protection.
Halaber, zure jurisdikzioaren arabera, eskubidea duzu zure herrialde edo eskualdeko agintari eskudunaren aurrean kexa jartzeko.
Eskerrik asko!
Eskerrik asko gure Pribatutasun Politika irakurtzeagatik. Espero dugu Wikimedia orriak zuretzat atsegingarriak izatea, eta eskertzen dugu doako ezagutzen munduko gordailurik handiena elikatzeko, mantentzeko eta etengabe hobetzeko egiten duzun ekarpena.
Gogoan izan Pribatutasun Politika honen jatorrizko bertsioaren (ingelesez) eta itzulpenen artean desadostasunik egonez gero, ingelesezko testua gailenduko dela.
This version was approved by Amanda Keton on June 7, 2021, pursuant to the Delegation of policy-making authority by the Board, and went into effect on June 25, 2021. Previous versions can be found below:
- Privacy Policy (May 2018 - June 2021): effective from May 24, 2018, until June 24, 2021
- Privacy policy (June 2014 - May 2018): effective from June 6, 2014, until May 24, 2018
- Privacy policy (November 2008 - June 2014): effective from November 25, 2008, until June 6, 2014
- Privacy policy (August 2008 - November 2008): effective from August 19, 2008, until November 25, 2008
- Privacy policy (June 2006 - August 2008): effective from June 21, 2006, until August 19, 2008
- Privacy policy (April 2005 to June 2006): effective from April 2005 until June 21, 2006