Argazki
Argazkia, fotografia edo fotoa argiaren eraginez argiarekiko sentikorra den gainazal batean, orokorrean argazki-filmak edo sentsore elektronikoak (CMOS, CCD...), sortzen den irudia da. Argazki gehienak argazki-kamera bat erabiliz egiten dira. Argazkiak sortzeko prozesuari argazkigintza deritzo.
Argazkien edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun argazki analogikoa ez da apenas erabiltzen eta argazkigintza digitala ordenagailuko edizioarekin osatzen da. Hauek dira, besteak beste, irudiei egiten ohi zaizkien edizio-operazioak: Berrenkoadratu, moztu; irauli, biratu; begi gorriak kendu; elementu batzuk kendu eta besteak klonatu; lotu, panoramikak egin; zonak hautatu eta irudi osoa edo hautapena: argitu edo ilundu, kontrastea handitu edo txikitu; kolorea kendu (zuri-beltza), sepia, kontrastea eta saturazioa aldatu; enfokatu eta desenfokatu. Filtroak aplikatu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dagerrotipotik pixelera, argazkiak egiteko modua asko aldatu da historian zehar.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiztegian orri bat dago honi buruz: argazki . |