Zuzenbide konstituzional
Zuzenbide konstituzionala zuzenbide publikoaren adar bat da, estatu bat definitzen duten oinarrizko legeen azterketa barne hartzen duen ikasketa eremua. Zuzenbide konstituzionalaren printzipio doktrinalen artean dago botereen banaketa (botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala).[1][2][3][4] Zuzenbide konstituzionalaren aztergai dira estatuaren forma, gobernu erak, oinarrizko eskubideak eta botere publikoen araubidea, botere publikoen arteko harremanak nahiz herritarrekiko harremanak barne.[5]
Estatuen kopurua biderkatu egin denez, konstituzioak ere ugaritu egin dira, eta, haiekin batera, konstituzio zuzenbidearen gorputza, nahiz eta batzuetan lege nagusi hori estatutik kanpoko iturrietatik datorren. Izan ere, bereziki XX. mendearen erdialdetik aurrera, gizakiaren eskubideen babesa nazioz gaindiko erakundeen kezka ere bihurtu da.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Significado de Derecho Constitucional» Significados (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Definición de derecho constitucional - Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ (Italieraz) «Diritto costituzionale nell'Enciclopedia Treccani» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «Difference Between Horizontal and Vertical Power Sharing (with Comparison Chart)» Key Differences 2020-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Constitutional law | Definition, Examples, Types, Sources, Importance, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leire Escajedo San Epifanio (2008) Konstituzio zuzenbidea. Gasteiz, EHU. ISBN 978-84-690-9059-6.