Zurriola
Zurriola | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||
Ezaugarri orokorrak: | ||||||
- Kokalekua | Donostia | |||||
- Luzera | 800 m[1] | |||||
- Batez besteko zabalera | 110 m | |||||
- Betetasun maila | Handia | |||||
- Urbanizatze maila | Handia | |||||
- Hondar mota | Fina | |||||
Kirolak: | ||||||
- Surfa egiteko | Egokia | |||||
Segurtasuna: | ||||||
- Udaltzaingoa | Bai | |||||
- Sorosle taldea | Bai | |||||
Sarbideak: | ||||||
- Elbarrientzat | Bai | |||||
- Sarbide mota | Pasealekutik | |||||
- Sarbide seinaleztatua | Bai | |||||
Bestelako informazioa: | ||||||
- Taberna kopurua | 1 | |||||
- Herrigunerako distantzia | 0 m |
Zurriola Donostiako hiru hondartzetako bat da, Urumea ibaiaren bokalearen eta Ulia artean kokatua. 800 metro luze da. Gros auzoan dagoenez, Groseko hondartza ere esaten zaio.
Luzetara, hiru pasealeku ditu: Jesus Mari Leizaola pasealekua, Zurriola pasealekua eta Luis Pedro Peña Santiago pasealekua.
1994an hasitako lanek zabalkunde handia eragin zuten: Kursaala berreraiki eta Jesus Mari Leizaola pasealekuan olatu horma bat egin zuten, gaur egun 800 m luze[1] den hondartza ur korronte zakarretatik babesteko.
Surfa egiteko Donostiako hondartzarik aproposena da, Sagueseko aldean batik bat. Nudismoa ere egiten da. Jazzaldian, kontzertuak egiten dituzte.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen, Zurriola hitza Urumearen bokaleko areatzak izendatzeko erabiltzen zen, batez ere ezker aldekoak. Adibidez, XX. mende hasieran bertan zegoen Zurriola pasealekua, egun Okendo plaza, Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia dauden lekuan.
Etimologia badazpadakoa bada ere, jatorria zur-ola esapidean du[2], hau da zura lantzen den ola, aspalditik bertako hondarretan ontziola ugari baitzegoen.
Bitxikeria gisa, aipatzekoa da Olentzeroren abesti batean agertzen dela Zurriola, Donostian kantatzen den bertsioa izanik, noski:
- Olentzero, begi gorri
- non harrapatu arrain hori?
- Zurriolako harkaitzetan
- bart arratseko hamaiketan!
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 800 m luze San Sebastian Turismoa webgunean
- ↑ Antonio Arzak. (1901-01). «Etimologia de Zurriola» Euskal-Erria: 53-54..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Donostiako Udalaren informazioa Zurriolari buruz
- Zurriola hondartza Done Jakue bidean
- Zurriola webcam. Ikusi nolakoak diren oraintxe Zurriolako olatuak (zuzenean eta ordu guztietan).
Gipuzkoako hondartzak | ||
---|---|---|
Aitzuri • Algorri • Alkolea • Antilla • Asturiaga • Burumendi • Gaztetape • Hondarribia • Itsaspe • Itzurun • Kontxa • Lapari • Malkorbe • Mendata • Mutriku • Ondarbeltz • Ondarreta • Oribarzar • Orruaga • Puerto • Sakoneta • Santa Klara uhartekoa • Santiago (Deba) • Santiago (Zumaia) • Saturraran • Zarautz • Zazpi Hondartzak • Zurriola |