Edukira joan

Zuria Nafarroakoa (1333-1398)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuria Nafarroakoa (1333-1398)

Bizitza
Jaiotza1331 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeaufles-Saint-Martin Castle (en) Itzuli1398ko urriaren 5a (egutegi gregorianoa) (66/67 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaFilipe III.a Nafarroakoa
AmaJoana II.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Filipe VI.a Frantziakoa  (1350eko urtarrilaren 27a (egutegi gregorianoa) -  1350eko abuztuaren 30a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 21045 Edit the value on Wikidata

Zuria Nafarroakoa edo Zuria Évreuxkoa (13311398ko urriaren 5a) Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa erreginaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Filipe VI.a Frantziakoa ezkondu zenean Frantziako erregina ezkontide bilakatu zen.

Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginen alaba, amaren partetik Luis I.a Nafarroakoa eta Margarita Borgoinakoa eta aitaren partetik Luis I.a Evreuxkoa eta Margarita Artoiskoa zituen aitona-amonak. Karlos II.a Nafarroakoa neba zuen.

1350eko urtarrilaren 11ean Filipe VI.a Frantziakoaren bigarren emazte bilakatu zen, Joana Borgoinakoa Izurri Beltzak hil ondoren. Zuria orduko printzesarik ederrentzat hartzen zuten, izan ere, "Jakintsu Ederra" zuen ezizena. Tamalez ezkontza ez zuen luzaro iraun, erregea sei hilabete barru hil zelako (amodiozko nekeaz zurrumurruen arabera). Alaba bakarra izan zuten: Joana izenekoa (13511371). Honek Joanes I.a Aragoikoa ezkontzekotan izan zen, baina Aragoierako bidaian hil zen.

Zuria Neaufles-Saint-Martinera bizitzera joan zen eta, Alfontso XI.a Gaztelakoak proposatu arren ez zen berriro ezkondu. Proposamenari uko egiteko "Frantziako erreginek berriro ez zutela ezkondu" esan omen zuen. Gortea gutxitan bisitatu bazuen Joanes II.a Frantziakoaren babesa izan zuen. Neba eta Frantziako erregearen arteko harreman onak izan zitezen saiatu zuen.

Batzuek alkimiaren zalea izan zela eta bere gaztelu batzuetan laborategiak zituela diote, baita Nikolas Flamel alkimista babestu zuela. Konspirazio teoriek, tartean "The Holy Blood and the Holy Grail" liburuarena, Siongo Prioretzaren zazpigarren Maisu Nagusia zela diote.

1398ko urriaren 5ean hil eta Saint-Denisko basilikan lurperatu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Joana Borgoinakoa

Frantziako erregina ezkontidea

1350
Ondorengoa
Joana I.a Auverniakoa