Zipreko futbol liga
Zipreko futbol liga Α΄ Κατηγορίας A Katigorias | |
---|---|
Antolatzailea | Κυπριακή Ομοσπονδία Ποδοσφαίρου |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1934 |
Eremua | Zipre |
Taldeak | 12 |
Maila | 1 |
Jeitsiera | B΄ Κατηγορίας (B Katigorias) |
Garaipen gehien | APOEL (29 Liga) |
Txapelduna | APOEL (2023-24) |
Webgunea | www.cfa.com.cy |
Zipreko futbol liga (grekeraz Πρωτάθλημα Α' Κατηγορίας) Zipren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1934an abiatu zen eta APOEL, Omonia eta Anorthosis dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainiarrek ekarri zuten futbola Ziprera XX mendearen hasieran, baina eskoletan baino ez zen jokatzen, harik eta 1911an Anorthosis Famagusta FC taldea sortu zen arte. Berehala eratu ziren talde gehiago ere eta 1932an Liga abiatu zen, hasieran ez-ofizial gisa eta 1934-35 denboraldian lehenengo txapelketa ofizala jokatu zen, Pancypriot izenarekin.
2006-07 denboralditik aurrera 14 taldek hartzen dute parte lehen mailan. Denek elkarren aurka jokatu ondoren azken biak jeitsi eta gainontzeko hamabiak launako taldetan sartzen dira sailkapenaren arabera. A taldeko lau taldeek elkarren aurka jokatzen dute eta aurrez lorturiko puntuei berriak lortuz erabakitzen da txapelduna. C taldean aldiz azkena gelditzen denak maila galtzen du.
Podiuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
XXI mendeko ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Puntuak | Bigarrena | Puntuak | Goleatzailea (golak) |
---|---|---|---|---|---|
2000-01 | Omonia | 57 | Olympiakos Nikosia | 54 | Rainer Rauffmann (30) |
2001-02 | APOEL | 59 | Anorthosis Famagusta | 58 | Wojciech Kowalczyk (22) |
2002-03 | Omonia | 60 | Anorthosis Famagusta | 59 | Marios Neophytou (33) |
2003-04 | APOEL | 65 | Omonia | 62 | Łukasz Sosin (21) Jozef Kožlej (21) |
2004-05 | Anorthosis Famagusta | 62 | APOEL | 58 | Łukasz Sosin (21) |
2005-06 | Apollon Limassol | 64 | Omonia | 63 | Łukasz Sosin (28) |
2006-07 | APOEL | 64 | Omonia | 57 | Esteban Solari (20) |
2007-08 | Anorthosis Famagusta | 72 | APOEL | 71 | David Pereira da Costa (16) Łukasz Sosin (16) |
2008-09 | APOEL | 82 | Omonia | 76 | Serjão (24) |
2009-10 | Omonia | 74 | APOEL | 65 | Joeano (22) José Semedo (22) |
2010-11 | APOEL | 74 | Omonia | 63 | Miljan Mrdaković (21) |
2011-12 | AEL Limassol | 68 | APOEL | 66 | Freddy (17) |
2012-13 | APOEL | 73 | Anorthosis Famagusta | 68 | Bernardo Vasconcelos (18) |
2013-14 | APOEL | 81 | AEL Limassol | 81 | Sangoy (18), Tagbajumi (18) Monteiro (18) |
2014-15 | APOEL | 62 | AEK Larnaka | 59 | Mickaël Poté (17) |
2015-16 | APOEL | 83 | AEK Larnaka | 75 | Fernando Cavenaghi (19), André Alves (19), Dimitar Makriev (19) |
2016-17 | APOEL | 80 | AEK Larnaka | 76 | Fernando Cavenaghi (19) Matt Derbyshire (24) |
2017-18 | APOEL | 86 | Apollon Limassol | 82 | Matt Derbyshire (23) |
2018-19 | APOEL | 70 | AEK Larnaka | 62 | Ivan Trichkovski (15) |
2019-20¹ | baliogabetua | Ivan Trichkovski (20) | |||
2020-21 | Omonia | 79 | Apollon Limassol | 74 | Berat Sadik (18) |
2021-22 | Apollon Limassol | 58 | AEK Larnaka | 54 | Ivan Trichkovski (15) |
2022-23 | Aris Limassol | 74 | APOEL | 71 | Ioannis Pittas (17) Jairo (17) |
2023-24² | APOEL | 73 | AEK Larnaka | 73 | Marios Elia (19) |
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta txapeldunik ez izendatzea erabaki zen.
- ² 2023-24 denboraldian elkarren artean jokaturiko partidetako puntuek erabaki zuten txapelduna; APOELek 8p eta Larnakak 2p.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
APOEL FC | 29 | 1936, 1937, 1938, 1939, 1940, 1947, 1948, 1949, 1952, 1965, 1973, 1980, 1986, 1990, 1992, 1996, 2002, 2004, 2007, 2009, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2024 |
AC Omonia | 21 | 1961, 1966, 1972, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1993, 2001, 2003, 2010, 2021 |
Anorthosis Famagusta FC | 13 | 1950, 1957, 1958, 1960, 1962, 1963, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000, 2005, 2008 |
AEL Limassol | 6 | 1941, 1953, 1955, 1956, 1968, 2012 |
Apollon Limassol | 4 | 1991, 1994, 2006, 2022 |
EPA Larnaca FC | 3 | 1945, 1946, 1970 |
Olympiakos Nikosia | 3 | 1967, 1969, 1971 |
Pezoporikos Larnaca | 2 | 1954, 1988 |
Trast AC | 1 | 1934 |
Çetinkaya Türk S.K. | 1 | 1951 |
Aris Limassol | 1 | 2023 |
Hirika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Nikosia | 55 | APOEL (29), Omonia (21), Olympiakos (3), Trast (1), Çetinkaya Türk (1) |
Famagusta | 13 | Anorthosis (13) |
Limasol | 11 | AEL Limassol (6), Apollon Limassol (4), Aris Limassol (1) |
Larnaka | 5 | EPA Larnaca (3), Pezoporikos (2) |