Zerrenda:Errenteriar ospetsuak
Itxura
Errenteriar ospetsuen zerrenda honek Errenterian jaio edo bizi izan diren eta ospetsu egin diren pertsonak biltzen ditu.
XV. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bartolome Zuloaga, Pio II.a aita santuak izendatutako Jauregi Sainduko notarioa. Halaber, Espainiako Errege-erregina katolikoen diruzain izan zen. Elisabet I. Gaztelakoak, bere ordezkari gisa, herrialdearen fideltasuna jasotzeko antolatu Gipuzkoako Batzar Berezira bidali zuen, 1475eko urtarrilaren 2an.
- Maria Lezokoa, Katalina Aragoikoa Ingalaterrako erreginaren zerbitzaria. Lezoko Guillen kapitainaren alaba zen. Lasaoko Miguel errenteriarrarekin ezkondu zen. Lezoko Mariak Errenteriako eliza nagusiko erretaula gotikoa eman zuela uste da. Egun erretaula hori ikusgai dago oraindik.
XVI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mattin Errenteriakoa, Ozeano Itsasoko jenerala. 1526an Aruj edo Barbarossa Aljerko erregearen aurka borrokatu zen. Halaber, 1521ean eta 1523an hiri gotortuaren kontrola berreskuratua zuten nafar legitimisten (frantziarren laguntza zuten) aurka egin zuen Hondarribian. Karlos V.ak jeneral titulua eta armarria eman zizkion.
- Maria Zozaia (1530-1910) sorgin-ehizaren biktima, funtsik eta frogarik gabe Inkisizioak torturatua eta hila. Beste hiru errenteriar hauek bezala: Katalina Idiazabal, haren alaba Magdalena Aranederra, eta Magdalena Larreaigiñiz.[1]
- Pedro Zubiaurre, Ozeano Itsasoko jenerala. 1568tik 1605era Filipe II.a Espainiakoaren armadan jardun zuen. Bordeleko Blaya gazteluaren konkistan parte hartu zuen. Armadan ari zela, Ingalaterran hil zen.
- Tristan Ugarte, jenerala. Goletako hartzean esku hartu zuen, 1535ean.
- Joanes Isasti, 1510ean Tripoli eta Bujiako konkistetan parte hartu zuen. Juana I.a Gaztelakoak armarria eman zion.
- Martin Irigoien, Zubiaur jeneralaren taldeko almirantea, Blayako gazteluaren laguntzarako espedizioan, 1593an. Gero almirantea izan zen Filipinetan; eta handik gutxira artxipelago hartan hil zen.
- Juan Lopez Erresumakoa Eraso, Indietako karrerako almirantea. San Quintingo guduan parte hartu zuen.
- Mosen Pierre edo Pedro Irizar, apaiza. 1522an frantziarren aurkako borrokan parte hartu zuen, Arkaleko gainean.
- Juan Ierobi Gamon, 1522az geroztik Errenteriako apaiza. Garai hartan San Markoko mendian Madalena ermita eraikitzeko agindu zuela uste da. Ignazio Loiolakoarekin harremana zuen.
- Juan Arizmendi, apaiza eta medikua. Alcalako Unibertsitateko (Madril, Espainia) kolegiala.
- Gillen Tolosa, Errenteriako bikarioa eta Hondarribiko Artziprestazgoko artzipreste ofiziala.
- Migel Zabaleta (1581-1648), herriko bikario ezagunena. Batxilergoan graduatua. Diakonoa zelarik, hainbat sakramentu auto egin zituen. Relación verdadera de la jornada del Rey Don Felipe III a la Provincia de Guipúzcoa izeneko lana idatzi zuen, 1616an Logroñon (Espainia) argitaratua.
XVII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Zamalbide, Hegoaldeko Itsasoko jenerala eta Indietako Armadako gobernaria. Perun hil zen 1658an. Errenteriari diru kopuru handia eman zion, dirudienez herriko elizako aldarea osatu eta herriko behartsuak laguntzeko.
- Juan Lopez Isasti, Joanes Isastiren semea. Indietako karreran kapitain.
- Juan Amasakoa (?-1658), itsasontzien egilea. Errenteriako ontzioletan 29 gerra galeoi eraiki zituen.
- Martin Amasakoa, Juan Amasakoaren semea. Lehenik ontzioletan aritu zen, baina Errenteriako alkate eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan herriaren ordezkari izan eta gero, apaiz bihurtu zen.
- Martin Zubieta, itsasgizon eta kosmografoa. Magallanes itsasartearen aurkikuntzan parte hartu zuen. Lubeltza etxearen jabe zen.
- Miguel Alduntzin, herriaren defendatzailea, Errenteriaren eta Donostiaren arteko auziaren garaian. 20 urtez Gortera joan zen, herriaren abokatu gisa.
- Blas Sarasas (1616-1674), Valladoliden katedraduna, Zamorako penitentziala eta Avilako magistrala ere.
- Santxo Etxeberria eta Orkolaga (1674-?), Santiagoko Ordenako zalduna eta mariskala. Hainbat gerratan ibili zen Mediterraneoan, Italian, Santa Mariako lurmuturrean eta Amerikan. 1694an Kataluniaren aurkako gerran aritu zen. 1705ean Peñiscolako gobernadore bilakatu zen.
- Martin Etxeberria (1660-1700), Alcalako Unibertsitateko (Madril, Espainia) arte katedraduna eta Calahorrako kalonjea.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vicente Antonio Ikuza Arbaiza (1737-1785), Caracasko Gipuzkoar Konpainian aritua. 1765ean Caracasko gobernadoreak kortsario patentea eman zion, kapitain komandante mailarekin. Hainbat itsasontziren kapitain izan zen: Nuestra Señora de Aranzazu, Nuestra Señora del Coro eta La Prusiana.
- Juan Ignacio Gamon Etxeberria (1733-1814), Noticias Históricas de Rentería lana idatzi zuen, non Oiartzun eta Donostiarekin Errenteriak zituen auziak aztertu zituen, beti Errenteriaren alde eginez. Gamonek, halaber, Udal Artxibategia gorde zuen 1793an, Frantziarekiko Konbentzio Gerran.
- Antonio Gamon, Filosofia eta Teologiako lektorea. Mexikon hil zen 57 urterekin.
XIX., XX. eta XXI. mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" (1835-1869), bertsolaria.
- Maria Luisa Petriarena "Xenpelar" (?-1869) ehulea eta bertsolaria
- Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar (1865-1943) ehulea eta bertsolaria izan zen.[2]
- Enrike Elizetxea Arrieta (1873-1947), olerkaria, euskal idazlea eta politikari errepublikanoa.
- Jose Ramon Astibia Etxegoien (Errenteriako Aita Erramun) (1881), poeta.
- Ramon Illarramendi (1879-1927), antzerkigilea.
- Evaristo Bozas Urrutia kazetaria (1886 - 1929).
- Koldobika Jauregi, "Jautarkol" (1896-1971), apaiza eta euskal idazlea.
- Koldo Mitxelena (1915-1987), hizkuntzalaria.
- Jose Maria Azkarraga (Lurgorri) (1916-1937): EAJ-ko idazle eta politikaria.
- Jose Antonio Loidi (1916-1999), idazlea.
- Josebe Etxabeguren (1925) Maite Alberdiren film laburraren protagonista[3]
- Agustina Otaola (1931), pilotaria, erraketista
- Vicente Vadillo Santamaría, Francis (1946-1979), artista polifazetikoa, abeslaria, aktorea eta trabestia.
- Fernando Telletxea (1948-), artista polifazetikoa: idazlea, abeslaria eta aktorea.
- Mariasun Landa (1949-), idazlea.
- Jesus Maria Zamora (1955-), futbolaria.
- Xabier Oleaga (1956-), ikastolen mugimenduaren eta Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzailea.
- Arrate Egaña (1963-), idazlea.
- Lourdes Odriozola (1964) historialari eta dokumentalista.
- Txuma Murugarren (1964-), abeslaria.
- Ion Arretxe (1964-2017), arte zuzendaria, aktorea, idazlea eta marrazkilaria.
- Olatz Arbelaitz (1970), infomatikaria
- Patxi Gallego (1973-), komikigilea.
- Ursi Walliser (1975-), skeleton lasterkari ohia, Suitzan jaioa.
- Lander Garro (1975-), idazlea.
- Eider Rodriguez (1977-), idazlea.
- Julen Mendoza (1978) alkate eta abokatua.
- Jon Maya (1977-), dantzaria.
- Ane Pescador (1991-), arraunlaria.
Errenteriarren zerrenda Wikidatan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenterian jaioak bakarrik ez, Errenterian lan egin dutenak ere sartu dira zerrenda honetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urbe Irazusta, Arantxa. (2012). MARIA ZOZAIA. ERRENTERIAKO EMAKUMEEN AZTARNAK: NARRAZIOAK. Errenteriako udala.
- ↑ Legorburu Arregi, Iñigo. (2011). Joxepa Anttoni Aranberri Petriarena. ERRENTERIAKO EMAKUMEEN AZTARNAK: NARRAZIOAK. Errenteriako udala.
- ↑ Etxebeguren, Josebe. (2016). «Gaztaroko Errenteria gogoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).