Zarikiegi
Zarikiegi | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Andres elizaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Nafarroa
| herrialde bandera2 | izena = Nafarroa | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Zizur zendea |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31190 |
Herritarra | zarikiegiar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′51″N 1°43′22″W / 42.7475°N 1.7227777777778°W |
Demografia | |
Biztanleria | 178 (2020) |
Zarikiegi Zizur Zendeako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 154 biztanle ditu. Nafarroako hiriburutik hamaika kilometrora dago, Erreniega mendilerroaren lehen maldetan eta itsasoaren mailatik 630 metro ingurura.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarikiegi A-12 errepidearen ekialdean dago, iparraldean Gendulaineko herri hustuarekin egiten du muga, ekialdean Muru-Astrainekin, hegoaldean Erreniegarekin, eta ekialdean Espartza eta Arlegirekin. Azken bi hauek Galar Zendeako kontzejuak dira.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
48 | 73 | 96 | 106 | 114 | 117 | 139 | 154 |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Andres eliza: Erromanikoa. XIII. mendean egindako eraikina da eta Donejakue bidea albotik igarotzen denez, historian zehar erromesen geralekua izan da. Eliza nabe bakarrekoa da eta gurutzeria bakaneko harlandua dauka. Portada erromanikoa, landare itxurako kapitelak dauzka alboetan.
- Eliza barruan, XVII. mendearen hasierako erretaula nagusi erromanista dago.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzejuaren hegoaldean, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 20,30 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarikiegiko jaiak ekaineko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erromesaldia Zarikiegin.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Zarikiegiri buruzko webgunea.
- Zarikiegiko San Andres kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Zizur Zendea | ||
---|---|---|
Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia |