Zamo arrunt
Zamo arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Cypriniformes |
Familia | Cyprinidae |
Generoa | Cyprinus |
Espeziea | Cyprinus carpio |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | common carp (en) |
Luzera | 0,53 m |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Zamo arrunta edo karpa (Cyprinus carpio) Cyprinus generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Cyprinidae familian.
Europa eta Asiako aintzira eta ibai handietan aurkitzen da[2]. Ur gezatako arrain hau inbaditzailea da Euskal Herrian.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru azpiespezie ditu:
- Cyprinus carpio carpio (ekialdeko Europakoa)[3]
- Cyprinus carpio haematopterus (ekialdeko Asiakoa)[3]
- Cyprinus carpio rubrofuscus (hego-ekialdeko Asiakoa)[3] Aditu batzuen arabera, agian Cyprinus rubrofuscus espeziea da.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zamo helduak 60-90 cm-ko luzera eta 9 kg-ko pisua hartu ohi ditu baina 1'2 metrotako eta 40 kg-ko zamoak ere aurkitu izan dira[2]. 64 urteko adina zuen alerik ere aurkitu izan da[5]. Zamo basatiak haztegietan hazitakoak baino txikiagoak izan ohi dira.
Kolorez zilarkara da, bizkarraldea ilunagoa du eta sabelaldea argiagoa, arrainetan ohikoa den gisan. Ezkata luzeak ditu. Bizkarraldeko hegatsa luzea da eta arantza sarriak ditu.
Bizilekua eta ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur gezatakoa izanik ibai eta aintziratan bizi da. Sardak osatzen ditu eta orojalea da. Ibai eta aintzira hondoetan intsektuen larbak, krustazeoak, moluskuak eta arraien arrautzak harrapatzen ditu, baina ur azaleko zooplanktona ere jaten du. Egun guztian zehar elikatzen bada ere gauez eta ilunabarrean aktiboagoa da[6].
Zamo bakarrak milioi bat arrautzatik gora jartzen ditu urtero eta animalia asko elikatzen dira arrautza horietaz. Zamo helduen harrapariak lutxoa, amerikar perka, hainbat hegazti (ubarroiak, lertxunak, zerrak, arrano arrantzaleak...) eta ugaztunak (igaraba...) dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Cyprinus carpio», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
- ↑ a b «Cyprinus carpio, Common carp : fisheries, aquaculture, gamefish, aquarium» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
- ↑ a b c Jian Feng Zhou, Qing Jiang Wu, Yu Zhen Ye & Jin Gou Tong. (2003). «Genetic divergence between Cyprinus carpio carpio and Cyprinus carpio haematopterus as assessed by mitochondrial DNA analysis, with emphasis on origin of European domestic carp» Genetica (119): 93–97..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Fishbase: Cyprinus rubrofuscus Lacepède, 1803
- ↑ (Ingelesez) Dauphinais, Justine D.; Miller, Loren M.; Swanson, Reid G.; Sorensen, Peter W.. (2018-08-01). «Source–sink dynamics explain the distribution and persistence of an invasive population of common carp across a model Midwestern watershed» Biological Invasions 20 (8): 1961–1976. doi: . ISSN 1573-1464. (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
- ↑ Žák, Jakub. (2021-11-01). «Diel pattern in common carp landings from angling competitions corresponds to their assumed foraging activity» Fisheries Research 243: 106086. doi: . ISSN 0165-7836. (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]