Zakatz
Zakatza edo brankia uretan bizi diren organismo askoren arnas organoa da. Egitura anatomiko honen bidez uretatik oxigenoa erauzi eta karbono dioxidoa botatzen dute.
Uretan oso oxigeno gutxi dago eta, horren ondorioz, bertan bizi diren animaliek zakatz edo brankia izeneko egiturak garatu behar izan dituzte. Zakatzek arnas azalera handia dute eta, oso baskularizaturik daudenez, odol kantitate handia zirkulatzen da bertatik.Animalia txikienek eta metabolismo-tasa txikiagoa dutenek gasen trukea beren azalaren bidez egiten dute. Handiagoak edo aktiboagoak direnek truke-azalera zabalagoa behar dute, eta horretarako, eboluzioaren zehar, espezializatutako egiturak eskuratu dituzte, brankiak deritzenak. Trukea errazteko, fluidoen zirkulazioa beti antolatzen da bereziki organo hauetan, sistema baskular garaturik ez duten animalietan ere, hala nola moluskuetan
Horrelako arnasketa duten animalien artean uretako ornodunak daude, adibidez, arrainak eta anfibioen larbak, eta baita ornogabeak ere, esate baterako, moluskuak, zizare poliketoak, krustazeoak edo intsektuen larbak.
Zakatz motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanpo zakatzak: Tegumentuak kanpoalderantz dituen luzapenak dira. Oso tolestuta eta kapilarizatuta daude. Forma desberdinetakoak izan daitezke: harizpi, lamina edo zuhaitz formakoak. Halako brankiak dituzten animalien artean, aipagarriak dira krustazeo asko, anelido batzuk, eta anfibioen zein intsektu batzuen larba urtarrak. Azken bi kasu hauetan larben bizitzari lotuta daude eta garapenarekin galdu egiten dira.
- Barne zakatzak: Tolestura endodermikoak oso kapilarizatuak dira. Zeinbat mota daude:
- Moluskuen brankia ziliatuak.
- Arrain kartilaginosoen zakatz septalak.
- Hezur-arrainen zakatz operkularrak