Yobai
Yobai (japonieraz: 夜這い , "gauez lau oinean ibiltzea") japoniar ohitura bat izan zen, normalean ezkongabeko gizon eta emakume gazteek praktikatzen zutena. Japonia osoan ohikoa zen garairik antzinakoenetan, Meiji Arora arte nekazal eremuetan eta XX. mendearen hasierara arte baztertutako toki batzuetan praktikatzen zutena.[1][2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauean, gizon gazte ezkongabeak isil-isilik sartzen ziren emakume gazte ezkongabeen etxeetan. Gizona neska gazte baten logelaraino arrastatzen zen isil-gordeka, eta bere asmoen berri ematen zion. Emakumea bat baldin bazetorren eta hala adierazten bazuen, elkarrekin lo egiten zuten eta harremanak ere ukan zitzaketen. Goizean gizonak gela uzten zuen eta sartu bezala ateratzen zen, isilka. Neskaren familiak jakin zezakeen, baina ezezko itxurak egiten zituen. Herriko gazteen artean ohikoa zen horrela harremanak finkatu eta emazte edo senar bat aurkitzea.
Akamatsu Keisuke etnologoaren arabera, praktika honek tokian tokiko aldaerak zituen. Leku batzuetan, pubertaroan sartu ondoren, edozein neska, ezkondua edo ezkongabea, herriko pubertaroa igaro duen edozein gaztek bisita zezakeen, ezkondua edo ezkongabea izan, baita beste herrietako gizonek edo bidaiariek ere. Beste leku batzuetan, emakume ezkonduak eta alargunak bakarrik bisita zitezkeen, neska ezkongabeak bisita ez zitezkeen bitartean. Eta bazeuden aldaketak; adibidez, "Yobai itxian", bisitatzeko eskubidea herri bereko gizon gazteek bakarrik zuten, ohituraren arabera[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dew, Josie. (2012-8-2). A Ride In The Neon Sun: A Gaijin in Japan. Little, Brown Book Group, 380– or. ISBN 978-1-4055-1969-4..
- ↑ Dalby, Liza. (2009-2-1). East Wind Melts the Ice: A Memoir Through the Seasons. University of California Press, 252 or. ISBN 978-0-520-25991-1..
- ↑ (Ingelesez) Ryang, Sonia. (2006-10-19). Love in Modern Japan: Its Estrangement from Self, Sex and Society. Routledge ISBN 978-1-135-98863-0. (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).