Yasushi Inoue
Yasushi Inoue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hokkaido, 1907ko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Tokio, 1991ko urtarrilaren 29a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fumi Inoue (en) (1935 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyotoko Unibertsitatea Kyushu University (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, poeta eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Yasushi Inoue (Asahikawa, Hokkaido, Japonia, 1907ko maiatzaren 6a - Tokio, Japonia, 1991ko urtarrilaren 29a) japonierazko eleberrigilea izan zen. Fikzio historikoa landu zuen bereziki. Zentzu horretan nabarmentzekoa da Tempo no iraka nobela (1957, Tempoko teilatuko teila), zeinean zorroztasunez deskribatu baitzuen Tang dinastiaren kulturako tresnak atzera Japoniara ekartzeko VIII. mendean Txinara joan ziren monjeen drama.
Mundu modernoko bakardadea da Inoueren lehen nobelaren gaia, Ryoju (1949, Ehiza eskopeta); oso harrera ona izan zuen. Horren ondoren Togyu (1949, Zezenketa) kaleratu zuen. Bigarren nobela horrekin bere fama handia lortu eta Akutagawa saria irabazi zuen. Tun-Huang (1959) nobelan XI. mendeko Txina islatu zuen eta Tun-Huang leize-zuloetan ezkutatutako altxorrak berpiztu zituen. Beste liburu arrakastatsu batzuk: Hyoheki (1956, Izotzezko horma), Futo (1963, Haizea eta uhinak), Saiiki monogatari (1969, Samarkandaz haraindiko bidaia). Kontakizun laburrak Auri gisakka no shogai (1951, Faltsutzailea) eta Lou-Lan (1959). Inouek Japoniako literatura sari garrantzitsu guztiak irabazi zituen, eta 1976an Kulturaren Ordena jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yasushi Inoue |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.