Edukira joan

Xi'ango meskita handia

Koordenatuak: 34°15′48″N 108°56′12″E / 34.26339°N 108.93666°E / 34.26339; 108.93666
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xi'ango meskita handia
西安大清真寺
Kokapena
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
Koordenatuak34°15′48″N 108°56′12″E / 34.26339°N 108.93666°E / 34.26339; 108.93666
Map
Historia eta erabilera
Lehen harria 742
Erlijioaislama
Arkitektura
EstiloaChinese architecture (en) Itzuli
Ondarea

Xi'ango meskita handia (txinera tradizionalez: 西安大清真寺; pinyinez: Xīān Dà Qīngzhēnsì), Xi'an hirian dagoen meskita da, Txinan dagoen handiena[1]. Ming dinastiaren garaian eraiki zen hiriko auzo musulmanean. Hui etniak (Txinako etnia musulmanak) errezutarako erabiltzen duen meskita nagusia da.

Huajue meskita (txinera tradizionalez: 化觉巷清真寺; pinyinez: Huàjué Xiàng Qīngzhēnsì) izenaz ere ezagutzen da Huajue kalean kokaturik dagoelako, eta Ekialdeko meskita handia (txinera tradizionalez: 东大寺; pinyinez: Dōng Dàsì) ere bai, Xi'ango beste meskita baten (Daxueixi) ekialdean dagoelako.

Zetaren Bidea jarraituz musulmanak Xi'anera iristen hasi ahala hauentzako meskita eraikitzeko erabaki zuten Txinako enperadoreek. Hasiera batean Tanmingsi eta Huihui Wanshansi meskitak 742 urtearen inguruan altxatu ziren Tang dinastiaren garaian[2], baina Xi'ango meskita handi hau Hongwu enperadoreak eraiki zuen XIV. mendean, Ming dinastiaren hasieran[2]. Konplexura sartzeko atea Qing dinastiak altxatu zuen[2].

1956 urtean Shaanxi probintziako eremu historiko eta kulturala bihurtu zen eta 1988an nazio mailako izendapena hartu zuen.

Bost patio eta inguruan 20 eraikin baino gehiago dauzka meskita handiaren konplexuak eta guztira 12.000 metro koadroko azalera hartzen du.

Patio bakoitzak monumentu bat dauka erdian eta guztiak lotzen dituen bidearen ingurua lorategiz mugatuta dago. lehenengo patioak Qing dinastiaren ate monumentala dago, bigarrenean Mi Fu eta Dong Qichang kaligrafoen estela bana, hirugarrenean pagoda oktogonala dago (minaretea)[2] eta laugarrenak Fenixaren pabiloia du.

Meskita Handiak txinako arkitektura tradizionala eta funtzionalitate islamikoa konbinatzen ditu. Honen erakusgarri da ipar-hego ardatza feng shui-aren arabera antolaturik dagoela baina meskita Mekara begira dagoela. Meskitan dauden idatzi guztiak arabieraz eta txinerazko alfabetoan idatzita daude.

Errezutarako eraikina egurrezkoa da eta turkesa kolorezko sabaia du. Atarian bost ate eta sei zutabe ditu eta balaustradadun harrizko plataforma baten gainean ezarrita dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Liu, Zhiping. (1985). Zhongguo Yisilanjiao jianzhu [Islamic architecture in China]. Xinjiang Renmin Chubanshe..
  2. a b c d Steinhardt, Nancy S. (2015). China’s Early Mosques. Edinburgh University Press ISBN 978-0748670413..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]